Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Triangelu

Triangelua (hirukia ere deitzen zaio) hiru alde eta hiru angelu dituen irudi geometrikoa da. Hiru angeluen batuketak 180° ematen ditu.

Triangelu motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triangelu motak bereizteko orduan, bi modu erabil daitezke:

a) Angeluen zabaleraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Triangelu zuzena: bere angelurik handienak 90° dituenean.
  • Triangelu kamutsa: bere angelurik handienak 90° baino gehiago dituenean.
  • Triangelu zorrotza: bere angelurik handienak 90° baino gutxiago dituenean.

b) Aldeen luzeraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
   Ba al dakizu   
Isoszele eta eskaleno hitzak grezieratik datoz; lehenak "hanka berdinekoa" esan nahi du, eta bigarrenak "makurtua" (aldeetako bat apur bat makurtuta dagoelako.
  • Triangelu aldekidea: alde guztiek luzera bera dutenean.
  • Triangelu isoszelea: bi alde berdinak direnean.
  • Triangelu eskalenoa: hiru aldeak desberdinak direnean.

Azalera eta perimetroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triangeluaren azalera kalkulatzeko, oinarria bider altuera zati bi egin behar da. Perimetroa, aldiz, 3 aldeen batura da.

Triangelu baten irudia; oinarri, altuera eta alboekin.


Angeluen batura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triangelu baten angeluen batura beti izango da 180º, hau da, zirkulu baten erdia. Angelu zorrotza, zuzena edo kamutsa izan berdin dio, batura beti izango da berbera, hemen konprobatu dezakezu bezala:

Triangeluen azalera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triangelu baten azalera aurkitzeko modurik errazena bere altuera eta oinarria biderkatzea da, eta azalera horren erdia izango da. Triangelu bat lauki baten erdia denez, eta laukiaren azalera altuera eta oinarria biderkatzetik lortzen dugunez, triangeluaren horren erdia izatea normala da. Gauzak errazteko, oinarria alderik luzeena dela pentsa dezakegu, eta altuera hortik beste erpinera doan distantzia. Hemen konproba dezakezu nola egiten den kalkulua:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]