Txikipedia:Tronpeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
tronpeta

Tronpeta aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metalezko hodi zilindrikoa du, bueltetan bildurik. Mutur batean ahokoa du eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea. Tonu aldaketarako hiru pistoi ditu. Hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eskuekin hartzen da. Ahokoa ezpainetan jarririk haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.

Tronpeta euskal herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metalezko pistoidun soinu-tresna hauek mota desberdinetako taldeak osatu dituzte eta aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu ezberdinak jotzen.

Tronpetaren presentzia garrantzia handikoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako orkestina, fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan. Folklore mailan ezagunenak, Lapurdi eta Baxe Nabarreko herri dantzetako musika taldeetakoak izan dira.

antzinako tronpeta

Tronpeta musika klasikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronpetak oso soinu potentea dute, horregatik orkestran atzekaldean kokatu izan dira beti, perkusioaren aurrean. 2-5 tronpeta inguru egoten dira normalean.

Antzinako tronpetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina tronpetak sinpleagoak ziren; ez zuten pistoirik, eta jotzeko zailagoak ziren gaur egungoak baino. Funtzio militarrak izan ditu, bere hots ozenagatik.

Tronpetari famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Armstrong 1953an
Do Maiorren eskala tronpetan