Wikipedia, Entziklopedia askea
Tundraren kokapena.

Tundra zuhaitzik gabeko eskualde zabal bat da, Ozeano Artikoa inguratzen duena.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaskako tundra.

Eremu honetan, neguko tenperaturak batez beste -28ºC-koak izaten dira; haizea 50 edo 100 kilometro orduko abiaduran ibili ohi da eta prezipitazioak oso urriak dira. Ondorioz, bioma mota honek basamortu izoztu itxura du. Udaran, landareek hazteko denbora gutxi dute. Izan ere, epe oso laburrean tenperaturak izugarri jaitsi eta lurra izoztu egiten da.

Zorua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tundra eremuko klima hotzak permafrost delakoa eragiten du, hau da, ur azalaren azpitik metro erdira izoztutako lur geruza bat sortzen da. Ondorioz, udan lurra desizoztean, urtutako izotzetik eta elurretik datorren urak ezin du lurzorua zeharkatu eta tundra zingira handi bat bihurtzen da. Zuhaitzek ezin dute biziraun. Izan ere, permafrost delakoak horiek sustraiak errotzea mugatzen du.

Bizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko kondizioak gorabehera, tundra gunetan barietate handiko bizidun ugari aurki daitezke. Zoruan landare iraunkor txikiak, sahats txikiak, goroldioa eta liken handiak dira nagusi. Eltxoak, hegazti ugariren jaki direnak, ugariak dira. Hegazti horietako askok uda garai laburrean bidai luzea egiten dute tundrara bertan habia egiteko eta beraien umeak izateko.

Arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tundra bioma mota guztietatik hauskorrena da hazkunde periodo laburraren ondorioz. Horregatik, giza jarduerak mendeetan iraun dezakeen arrasto handia utzi dezake. Izaki bizidunen bizi-baldintzak oso zailak dira tundra eremuan.