Txikipedia:Turuta (oboea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gari zuztarrez eginiko turuta aerofonoen familiako soinu-tresna da. Oboe eta dultzainen gisako mihi bikoitza du.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gari zuztar bat hartu eta mutur bat hatzekin zanpatuz, mihi bikoitzeko pita sinple bat egiten da.

Oloaren zuztarrekin eta artalorearekin ere egiten ziren halako hots-tresnak. Gaur egun, edateko erabiltzen diren plastikozko lastotxoekin (pajita) ere egiten dira.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahoan sartu eta haizearen eraginez hotsa ematen du. Haize presioaren arabera tonu desberdinak lortzen dira eta horietaz baliatuz, doinu sinpleak jo daitezke.

Nork jo izan ditu horrelako tresnak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzat egiten zen hots-jostailu bat dugu hau. Besteen artean, Orioko Jose Peñari (1909. urtean jaioa) aitak egiten omen zizkion halakoak bere haurtzaroan.