Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tximeleta


Tximeletak intsektu hegalariak dira, hegan doazen bitartean duten graziagatik eta edertasunagatik oso ezagunak. Kolore eta patroi ezberdinengatik nabarmentzen dira.

Bizitza-zikloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tximeletaren Bizi zikloa

Tximeletek, beraien bizitzan zehar 4 faseko itxura aldaketa bat burutzen dute.

  1. Arrautza: Landareen hostoen azpian jartzen dituzte arrautza txikiak.
  2. Larba: Hosto pila bat jaten ditu, eta handia egitean pupa batean sartuko da.
  3. Pupa: Handik heldua bihurturik aterako da.
  4. Imago: Ezagutzen dugun tximeleta heldua.

Tximeletaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta baten bizi-denbora hainbat faktoreren arabera aldatzen da, hala nola espeziearen eta bizi den ingurunearen arabera. Oro har, tximeleta helduek bizitza labur samarra dute, egun gutxi batzuetatik aste batzuetara arte iraun dezakeena.

Tximeleten bizi iraupena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta mota batzuk, neguan hibernatzen dute, horrela, 8-9 hilabetez bizi daitezke, baina bestela arruntena 14-30 egun irautea da.

Tximeletek, 4 hego dituzte, 2 aurrean eta bi atzean. Hainbat kolore eta forma ezberdinetakoak izan daitezke. Horrez gain, hanka txikiak eta finak eta buruan bi antena dituzte.

Tximeleta

Tximeleten dieta aldatu egiten da haien bizi-etaparen arabera.

Beldarrak direnean, hostoak besterik ez dituzte jaten.

Helduak egitean, likidoak bakarrik jaten dituzte gorputzeko ur eta energiaren arteko oreka mantentzeko,  adibidez, zuhaitzetako izerdia.

Beste batzuek, sitsek likidoak bakarrik jaten dituzte, baina, beste batzuek loreetako nektarra ere jaten dute, ahotik tronpa huts luze bat atera eta loreetan sartuz.

Nolakoa da beraien portaera?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta espezie batzuek migrazio masiboak egiten dituzte baldintza klimatiko mesedegarrien bila. Ingurumen-aldaketen adierazle sentikorrak dira, eta ekosistemen osasunaren adierazle gisa balio dezakete.

   Ba al dakizu   
Tximeleta beste era askotan ere izenda daiteke: pinpilinpauxa, aitamatatxi, falfala, mitxeleta, inguma….

Ingurumenarekiko elkareragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeletek garrantzi handia dute polinizatzaile gisa ekosistemetan. Gainera, harrapari batzuen arreta bereganatzen dute, hala nola hegaztiena, intsektuena eta armiarmena. Haien bizitza- eta portaera-zikloak lotura estua du baliabide naturalen eskuragarritasunarekin eta klima-baldintzekin.

Biodibertsitatean Eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeletek eragin handia daukate biodibertsitatean. Izan ere, larba-fasean egonik baratze-laboreetan kalte handiak eragin ditzaketen lepidoptero espezie nagusiak daude.

Helicoverpa armigera: lepidoptero moduko bat da, eta larbak landare ugariz elikatzen dira, landatutako landareak barne. '

Lepidoptero hauek kontrolatzeko zenbait prebentzio-neurri eta teknika kultural daude, horien artean: Espezie bakoitzaren feromona espezifikoen tranpak instalatzea, erasoen lehen sintomak zaintzea, kaltetutako fruituak ezabatzea, eraso bortitzekin landareko beheko hostoak kentzea eta berotegien hermetikotasuna.

Alde ezberdinetara begiratuz abdomenak elkartzen ugaltzen dira. Orokorrean, 100 arrautza inguru jartzen dituzte, baina, horietatik 2 bakarrik aterako dira aurrera.

      Ikusi!


Tximeleta nektarra xurgatzen







.


.

Urdaibai-ko Biosfera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadin, zehazki Urdaibaiko biosfera-erreserban, "Euphydryas aurinia" izeneko tximeleta berezi bat dago. Tximeleta hau, "Doncella del Prado" bezala ere ezaguna da eta Europan galtzeko arriskuan dagoen espezietzat hartzen da. Euskadin, kontserbatzeko egindak ahaleginek, bere habitata babestera ekarri dute, eta horrek asko lagundu du tximeleta eder hori babesten.