Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tyrannosaurus

Tyrannosaurus
Dinosauro haragijalea
Altuera5 metro
Luzera13 metro
Bizi zen garaiaKretazeoa
EsanahiaNarrasti tirano erregea

Tyrannosaurus rex dinosauro haragijale erraldoia izan zen, inoiz egon den haragijale handienetako bat. Iladan jarritako lau kotxe baino luzeagoa zen, jirafa bat baino altuago eta elefante bat bezain pisutsua. Gizaki heldu baten burua bere hanka baino txikiagoa zen.

Buru handia eta indartsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru handia eta pisutsua zuten, 1,2 metro ingurukoa, lepo labur eta gihartsuarekin. Tyrannosaurusak barail handiak zituen, pertsona bat haginkada bakar baten bidez jateko modukoak. Bere hortzak oso handiak ziren, 18 zentimetro ingurukoak (folio baten zabalera baino pixka bat gutxiago), atzerantz kurbatuak. Honela, zerbaiti hozka egiten ziotenean zaila zuen ihes egitea. Marrazoekin gertatzen den bezala, hortz bat apurtzen bazitzaien, beste bat hazten zitzaien.

Isatsarekin oreka lortzen zuten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Gaur egun uste da lumak zituztela, hegaztiek bezala.

Zutik zeudenean mugitu ahal izateko isatsa erabiltzen zuten buruaren pisuari kontra egiteko. Isatsa luzea eta lodia zen, aurrerantz ez erortzeko. Atzeko hankak ere indartsuak zituzten, korrika egin ahal izateko. Hala ere, oso handia zenez, zaila izango zen beraientzat denbora luzez korrika egitea. Aditu batzuek uste dute Tyrannosaurusek taldean ehizatzen zutela, beste dinosauro batzuk inguratuz, eta batzuetan hildako animaliak ere jaten zituztela.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902an aurkitu zen Ameriketako Estatu Batuetan, Montanan. Henry Fairfield Osbornek jarri zion izena, garai horretara arte inoiz aurkitutako haragijalerik handiena zelako.