Wikipedia, Entziklopedia askea
UHANDREA
   Ba al dakizu   

Tritona mitologian, Feniziarra zen eta jainko zuhur eta eskuzabala zen, baita beldurgarria ere.

Poseidon eta Anfitriteren semea zen eta haiekin bizi zen itsasoaren hondoko urrezko jauregi batean.

Itxuraz giza gorputza dauka, baina hankak eduki beharrean arrain isatsa dauka.

Itsas barraskilo bat zuen, tronpeta bat bezala jotzen zuena, eta jotzen zuenean munduko bazter guztietatik entzuten zen haren hotsa.

“La Sirenita” pelikulan, Ariel izeneko sirenaren aita da.

Uhandrea animalia ornoduna da, anfibioen taldekoa, hau da, bere bizitzaren ziklo bat uretan pasatzen dute. Salamandridae familiakoa eta 74 espezie ezberdin daude honen barruan.

Uhandrea, Ipar Amerikan eta Eurasian aurki dezakegu. Euskal Herrian 3 mota aurki ditzakegu: gailurretako uhandrea (altuera handiko guneetan egoten da), uhandre marmolairea (mediterraneoko isurialdean asko daude, Araban gehienbat) eta uhandre palmatua (Euskal Herrian gehien zabalduriko espeziea).

Karauridae klatua iraungitako espezietik datoz.

NOLAKOAK DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhandreek 32 cm inguru luze neurtzen dituzte, hanka motzak dituzte (4 behatz aurrekoetan eta 5 atzean). Horrez gain, buztan luze bat eduki ohi dute, eta begi betazaldun handiak dauzkate, mihia, ordea, txikia da. Basoetan bizitzen dira. Espezie batzuk uretakoak dira beren bizitza osoan zehar; beste batzuk, aldiz, tarteka itzultzen dira uretara, eta beste batzuk erabat lehorrekoak dira.

Talde batzuetan (Cryptobranchidae, Hynobiidae eta Sirenidae) ernalketa kanpokoa da, beste batzuek barne-ernalketa dute, nahiz eta arrek sexu atalik ez eduki. Hasieran larbak izaten dira, eta haztean hasierako larba horiek dauzkaten ezaugarri gehienak mantentzen dira.

Zenbait espezietan, ajolotean adibidez, larba egoeratik heldua izateko eraldaketa ez da beti berdin gertatzen, eta helduak dituen ezaugarri batzuk agertzen dira larba-fasean, modu desberdinetan luzatu ahal direnak.

Etsaietaz ihes egiterako orduan, ez dira oso azkarrak, baina belarretan, uretan eta harrien edo hostoen artean kamuflatzeko gaitasuna dute (azala ingurunearen kolorearen antzekoa izaten da eta horrek kamuflatzeko erraztasunak ematen dizkie).

Uhandrea mehatxatuta sentitzen denean bere gorputz azpiko kolore biziak goruntz jartzen ditu etsaiari erakusteko pozoitsua dela.

UHANDRE TOXIKOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhandre fastuosa

Uhandre askok toxinak sortzen dituzte larruazaletik harrapakariez defendatzeko. Adibidez, Ipar Amerikako mendebaldeko Taricha uhandreak bereziki toxikoak dira.

Hala ere, toxinak arriskutsuak dira irensten badira, baina ez dago arriskurik uretan daudenean eta beste anfibioekin elkartzen direnean.

Uhandre gehienak modu seguruan ukitu daitezke, sortzen dituzten toxinak irensten ez badira edo mukosekin edo larruazaleko zauriekin kontaktuan jartzen ez badira.

Uhandreek garatzen duten toxinari esker ez dituzte harrapakari natural asko edukitzen.

UHANDREAREN BIZI-ZIKLOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UHANDREAREN BIZI-ZIKLOA
   Ba al dakizu   

Gorputz-adarrak moztu arren, buztanak eta barne-organoak berriro sortzeko gai dira.

Neguan hibernatu egiten dute eta horretarako, harri, hosto zein lokatzetan ezkutatzen dira.

Beraien hankak paretetara pega daitezke eta horregatik ikus ditzakegu kaleko paretetatik igotzen.

Uhandreak larba bezala garatzen dira uretan eta urtero itzultzen dira uretara ugaltzeko. Helduek urtean zazpi hilabete inguru ematen dituzte lurrean.

Lehen urtean larbak garatu ondoren, gazteek urte bat edo bi igarotzen dituzte heldutasunera iritsi aurretik.

Haien bizitzako etapa arriskutsuenak larbak eta gazteak direnean dira. Helduak direnean, ordea, biziraupena handiagoa da.

ZER JATEN DUTE?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhandreek animalia ornogabeak jaten dituzte gehienbat, irensteko tamaina egokia duen edozein animalia jateko gai dira eta animalia intsektujaleak dira. Baina uhandreak mantso mugitzen direnez, harrapakinak mugimendu geldoko ornogabeak izaten dira, lurreko zizareak bezala.

ZERK JATEN DITU UHANDREAK?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude animalia batzuk uhandreen toxinari erresistenteak direnak, suge batzuk bezala. Horrez gain, uretako hegaztiak, uretako dortokak eta arrain batzuk dira uhandreek dituzten harrapariak.

ZERGATIK BABESTU BEHAR DITUGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosisteman garrantzia handia dute, sare trofikoan duen eginkizuna beharrezkoa baita. Hasteko, ornogabe asko dira haien janari, intsektu zein araknidoak, adibidez, eta, bestetik, beste animalia batzuen janaria dira, adibidez ugaztun, hegazti, narrasti, arrain eta intsektu eta armiarma batzuek uhandreak jaten dituzte.