Txikipedia:Untzueko haitza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Untzueko haitza, Nafarroan (Untzuen) kokatuta dagoen mendi bat da. Alaitzeko mendilerroaren tontorrik baxuena da eta Untzueko haitzaren punturik altuenak 990 metro ditu.

Gailurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzueko haitzaren gailurra berezia da, Alaitzeko mendilerroaren gailur bakarra delako sasiz estalita ez dagoena. Ezaugarri horrek, gainera, igoera errazten du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi bide daude tontorrera iristeko. Bat bestea baino gogorragoa da, azkeneko tramoa aldapatsuagoa delako. Honek, bira ematen du gailurraren inguruan. Beste ibilbidea, tradizionala da, marka txuri eta berdez adierazita dagoena.

Gutxi gorabehera ibilbidea 4km-koa da eta tontorrera iristea ordu bat inguru kostatzen da.

Olentzero eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olentzero eguna ospatzen da abenduaren 24an. Su bat pizten dute haitzaren tontorrean eta Olentzerok hortik herrira jeisten da umeekin egoteko.[1][2]

[3][4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «peña de Unzué toda la información de la ruta con el turismo fácil» TURISMO NAVARRA (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Rutasporelmonte. (2020-11-28). «PEÑA UNZUÉ ruta circular por las CADENAS» Rutas por el monte (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  3. Untzueko haitza. 2022-06-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Circular a Untzueko Haitza» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  5. (Gaztelaniaz) ESPECIAL VALDORBA – UNTZUEKO HAITZA – Egunsentia Mendizale Taldea. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).