Wikipedia, Entziklopedia askea

Victoria (aintzira)

Eduki-taula

Victoria aintziraren kokapena.

Victoria aintzira Afrikako aintzirarik handiena da, eta munduko ur gezako bigarren handiena ere bada. Gehienbat Tanzania eta Uganda herrialdeen artean banatuta dago, baina Kenyarekin ere muga egiten du.

Aintzirak honek 69.484 kilometro karratuko azalera du. Zenbait ibaik bukatzen dute lakuan, garrantzitsuena Kagera ibaia. Bertatik irteten den ibai bakarra, aldiz, Nilo Victoria da, zeina Nilo ibaiaren hasiera den. Uharteak ere badaude Victoria lakuan; handiena Ukerewe da.

Bertan, 200 arrain espezie baino gehiago daude, eta arrantza garrantzitsua da bertakoen ekonomiarentzat. Milioika pertsona bizi dira lakuaren inguruan.

1858an, esploratzaile britainiar batek aintzira hau aurkitu zuen Nilo ibaiaren iturburua bilatzen ari zela. Victoria aintzira izena jarri zion Ingalaterrako Victoria erreginaren omenez.