Txikipedia:Xaximiku

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xaximiku taldea Tolosako koadrila gazte batek osatu zuen  1986. urtean. Jon Ander Larrañaga, Olatz korta, Karlos Aranzegi, Txomin Agirregomezkorta, Isidro Larrañaga, Arantxa Montoya eta Martin Aranzegi ziren taldekideak.  Festa giroko musika egiten zuten. Lehen kontzertua Tolosan eman zuten, AEK antolatutako jaialdian, Erramun Martikorenarekin. Geroago, inguruko herrietako jaietan hasi ziren jotzen. 1988an, Euskal Herriko Kantu Txapelketan parte hartu eta sari bat lortu zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru disko argitaratu zituzten:

  • Musikaren indarrean gatoz (1989)
  • Euskaraz bizi (1992)
  • Saldaberri (1993).