Txikipedia:Xirolarru-bota

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xirolarru-bota aerofonoen familiako soinu-tresna da. Xirolarruei "gaita" ere esan izan zaie.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xirolarru-botak honako zatiak ditu: xirola (tutu) melodikoa, pordoia, aire zahagia eta hodi puzkailua.

  • Pordoia (ronkoia), hiru zatitan egindako ezpelezko hodi zilindrikoa da, eta kanpotik diametro desberdinekin torneatua. Albokaren moduko fita du, mihi bakarrekoa, eta modu iraunkorrean azpiko nota ematen du. Apaingarritzat, harizko borlak eta zintzilikarioak izan ditzake.
  • Aire zahagia. Bota (zahato) soinu-tresnari izena ematen diona antxume edo antzekoaren larruz egina dago eta kanpotik oihalezko funda batekin forraturik dago.
  • Hodi puzkailua. Ezpelezkoa izaten da, hezurrezkoa edo adarrezkoa izaten den punta izan ezik. Zahagian sartzen den muturrean larruzko balbula txiki bat du. Putz egiterakoan hau ireki egiten da airea pasatzen utziz, eta putz egiten ez denean hodi puzkailua hermetikoki itxi egiten da.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxako eta Euskal Herriko xirolarru jotzaileen topaketa. Hernani, 2014-03-08.

Haize zakua besopean, ronkoia bizkar gainetik eta xirola eskuekin harturik, haize puzkaria ahoan sarturik jotzen da.

Non jo izan da euskal herri-musikan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko toki askotan agertzen diren dokumentuek garbi uzten dute, inguruko herrietan bezala, gure artean ere halako soinu-tresnak erabili izan direla. Elizetako irudietan, adibidez, xirolarru joleak aurkitu ditugu: Gasteizko Santa Maria elizan, Eltziegoko San Andresen, Iruñeko katedralean eta Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen basilikan, besteak beste.