Wikipedia, Entziklopedia askea

Yeti

Yetiari eskainitako zigiluak.

Yetia edo Elurretako Gizon Izugarria elezaharretako izaki bat da, ustez Himalaian bizi dena, elurrez estalitako eremuetan. Nahiz eta izaki hori ikusteko hainbat saiakera egin, inork ez du lortu Yetia aurkitzea edo benetan existitzen dela frogatzea. Elurretan aurkitutako oinatz bitxiak, ustez Elurretako Gizon Izugarriak egindakoak, hartzen arrastoak dira berez.

Yetiaren ohiko deskribapenen arabera, ilaje zuria eta gorputz argal eta gihartsua du, tximino baten antzera. Big Foot amerikarra eta Yetiari buruz kondairek diotena egia balitz, espezie berekoak edo antzeko espezieetakoak izan litezke. Kondairek diotenaren arabera, Yetia 2-3 metroko altuerara irits daiteke, baina Big Footak gehiago neurtu ohi du. Yetiak 100 eta 200 kg bitarteko pisua duela ere esan ohi da.

2010ean, ehiztari batzuek ilerik gabeko lau hankako izaki bitxi bat aurkitu zuten eta Yeti bat zela pentsatu zuten. Izaki hori, ordea, katu txiki bat zen, gaixotasun batengatik ilea galdu zuena.