Zaldia animalia ugaztun bat da. Zaldia arra da; zaldiaren emea behorra da.
Zaldiak garrantzi handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Baita gerran ere.
Munduan zaldi espezie ugari daude; astoa, zebra, Zaldi basatia (Equus ferus), Afrikako basa astoa (Equus africanus) ere zaldien familiakoak dira. Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da, baina espezie gehiago ere badaude: Euskal Herriko mendiko zaldia, aurizko zaldia, Nafar behoka eta Nafar zaldia.
Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaldiek lau urterekin lortzen dute ugaltzeko gaitasuna; 11 hilabete irauten du ernaldiak eta normalen zaldi bakarra jaiotzen da.
Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Animalia belarjalea da: belarra jaten du, baina baita sastrakak, sagarrak, azenarioak… ere. Hipikan erabiltzen diren zaldiek pentsu bereziak jaten dituzte.