Txikipedia:Zanbonba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zanbonba menbranofonoen familiako soinu-tresna da, eta erritmoa markatzeko edota zarata egiteko erabili ohi da. Zuberoan ttipiuntzi ere esaten zaio tresna honi.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zanbonba edo ttipiuntzia.

Neurri desberdinetakoa izan daitekeen metalezko edo buztinezko eltze bat izaten du. Eltze honi ipurdia zulatu edo kendu egiten zaio eta kendutako alde hori larruzko mintzarekin ixten da. Larrua jarri aurretik, honi erdian loturik makilatxo edo ziri bat jartzen zaio.

Eltzegorraren antzekoa da, baina badute ezberdintasun nabarmen bat. Eltzegorraren kasuan soka bat igurtziaz jartzen da larrua bibratzen, eta zanbonbaren kasuan kanaberazko edo igurtzitako zurezko makilatxo baten bidez. Horregatik, zanbonbaren kasuan bibrazio eragilea gogorra denez (makilatxoa), posible da erritmoa markatzea eskuarekin gora eta behera igurtziz.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurriaren arabera, eskuan edo besopean harturik, esponja edo hosto batekin edota esku bustiarekin ziria igurtzi egiten da.

Non jotzen da Euskal Herrian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, gutxi bada ere, oraindik erabiltzen da zanbonba arrunta, zarata ateratzeko eta kantua erritmoz laguntzeko.

Zuberoan ere, mota horretako tresnak erabili izan dira. Han ttipiuntzia izena ematen zaie.