Wikipedia, Entziklopedia askea

Zapelatz arrunt

      Entzun!

Zapelatz arrunta (Buteo buteo) hegazti bat da. Europan, Asiako mendebaldean, Afrikako hego ekialdean eta Indian bizi da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeen luzera 56 cm ingurukoa da, arrena berriz ez da 50 cm-ra iristen. 550-850 gramo artean pisatzen ditu. Bizkarraldea marroi ilun kolorekoa da, buruan hainbat orban zurirekin. Gorputzaren behealdeak hainbat kolore izan ditzake, ilunak edo argiak, baina hegoen azpian kolore argiko orbanak ditu.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapariak dira. Ugaztun txikiak harrapatzen dituzte gehien bat. Horrez gain sugeak, anfibioak, intsektuak, zizareak, sarraskiak eta arrainak ere jaten dituzte.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaia negu bukaeran izaten da. 2-4 arrautza artean jartzen dituzte. Kumeak jaio eta 30 egunera tente jartzen dira. Bataz beste, 4-5 urte biziko dira.

Izena hainbat hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelaniaz: Ratonero común
  • Ingelesez: Common buzzard
  • Frantsesez: Buse variable