Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1993ko urtarrilaren 12a
Bradford
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Zayn Malik

Zayn Malik Ingalaterrako abeslaria da, 1993ko urtarrilaren 12an jaioa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoek Yaser Malik eta Tricia Bannan dute izena. Hiru ahizpa ditu: Waliyhs Malik, Safaa Malik, eta Doniya Malik. Zayn txikia zenean oso gustuko zuen abestea, eta bere nerabezaroan denbora gehiena ordanegailuan musika entzuten eta bakarrik abesten pasatzen zuen.

One directon (2010-2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"The Factor X" izeneko lehiaketa batera aurkeztu zen Zayn, eta epaileek "One direction" izeneko talde bat egitea pentsatu zuten, Louis Tomlinson, Niall Horan, Liam Payne eta Harry Styles-ekin batera. Lehiaketan 3. postua lortu zuten, eta horren ondoren talde bezala aurrera jarraitzea pentsatu zuten. Izugarrizko arrakasta edukitzera iritsi ziren.

2011. urtean, lehen diskoa atera zuten Up all night izenekoa, eta horrekin batera beraien lehen bideoklipa What Makes You Beautiful.

2012. urtean bigarrena Take Me Home izenarekin, eta aurrekoa baino arrakasta handiagoa izan zuen.

Midnight Memories izena zuen hirugarrenak, 2013ko azaroaren 25ean atea zenak, eta 4 milioi kopia egin ziren.

2014an laugarren diskoa iritsi zen, Four izenekoa eta Zaynentzat azkena taldearekin izan zen.

Bakarkako lana (2015-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015.urteko martxoak 25ean One Direction taldea utzi zuen bere karrera bakarrik segitzeko.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One direction:

  • Up All Night* (2011)
  • Take Me Home* (2012)
  • Midnight Memories* (2013)
  • Four* (2014)


Bakarka:

  • Mind of mine* (2016)
  • Icarus falls* (2018)
  • Nobody is istening* (2021)