
Zementua edo porlana hauts fin eta biguna da, eraikuntzak egiteko erabiltzen dena, urarekin kontaktuan egon ondoren gogortzen delako.[1]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharria eta kiskalitako buztina nahastu eta ehotzen da ore gris bat lortzeko. Ore hori, urarekin nahastuta, eraikuntza askotan erabiltzen da: zubiak, presak, eraikinak, harresiak nahiz edozein motatako hormak eraikitzeko erabiltzen da, mundu osoan. Industria arloan ere ezinbestekoa da mota askotako egiturak sortzeko.[1]
Nork eta noiz sortu zuen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zementu modernoa Joseph Aspdinek eta James Parkerrek asmatu zuten XIX. mendean.[2]
Zertarako erabiltzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, zementua eraikuntzarako materialik erabilienetako bat da. Gauza anitzetarako balio du: munduko etxe gehienak honekin egiten dira, orokorrean bi blokeen arteko elkartze lana egiten duelako. Bestalde, errepideak egiteko edota pareta baten zuloa tapatzeko ere erabiltzen da.[1]