Zenbaki oso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zenbaki osoen marra.

Zenbaki osoa da zenbaki arrunt positiboek (hau da, zero baino handiagoak: 1, 2, 3, 4...), haiei dagozkien zenbaki negatiboek (hau da, zero baino txikiagoak: -1, -2, -3, -4...) eta zeroak (0) osatzen duten multzoko zenbaki bakoitza.

Zenbaki osoak batu, kendu eta biderkatu egin daitezke: emaitza zenbaki oso bat izaten da beti.

Zenbaki osoen multzoa Z hizkiaz irudikatu ohi da: ℤ = {..., −3, −2, −1, 0, +1, +2, +3, ...}.

Zenbaki osoak infinituak dira eta zenbatze erabiltzen ditugu; balio negatiboak ere adieraz ditzakegu haiekin: zorrak, ur azpiko sakonera, 0 azpiko tenperatura, lurpeko solairuak,...

Zenbaki osoen barruan bi multzo edo kategoria daude: