Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesohippus izeneko animalia, zaldien Eozeno eta Oligozenoko arbasoa

Zenozoikoa Lurraren historiaren barruko garai geologiko bat da. Gutxi gorabehera, duela 65,5 milioi urte hasi zen, orain arte. Beraz, Fanerozoiko deitzen den azken eon edo garai geologikoa da. Beraz, bizi garen garai geologikoa da.

Zenozoikoan, hainbat fenomeno edo mugimendu geologiko gertatu ziren; haien ondorioz, Indiak Asiarekin bat egin zuen, duela 55-45 milioi urte; Arabiak Eurasiarekin bat egin zuen, duela 35 milioi urte, eta Tetis ozeanoa desagertu zen. Horren ondorioz, Pirinioak, Alpeak eta Himalaia sortu zituena.

Izaki bizidunei dagokienez, Zenozoikoa ugaztunen aroa da, Kretazeoaren amaieran dinosauroak desagertu ondoren. Bestalde, Zenozoikoan ere, duela 30 milioi urte, lehendabiziko primateak agertu ziren, eta Homo sapiens gizakia duela 200.000 urte.


Zenozoikoaren barruko garai edo aroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren barruan, hiru aro nagusi bereizten dira:

  • Paleogenoa: Zenozoikoko garai geologikorik zaharrena da. Duela 65,5 milioi urte hasi eta duela 23 milioi urte arte iraun zuen. Haren barruan, beste hiru aro bereizten dira:
    • Paleozeno
    • Eozenoa
    • Oligozenoa
  • Neogenoa: Zenozoikoko bigarren garai geologikoa da. Duela 23 milioi urte hasi zen eta duela 2,6 milioi urtera arte iraun zuen. Bi aro bereizten dira haren barruan:
    • Miozenoa
    • Pliozenoa
  • Kuaternarioa: Zenozoikoko azken garai geologikoa da. Haren barruan, bi aro bereizten dira:
    • Pleistozenoa
    • Holozenoa: aro hau duela 11.700 urte inguru hasi zen.