Wikipedia, Entziklopedia askea

Zientzia-fikzio

Eduki-taula

Zientzia fikzioa fikzio edo istorio mota konkretu bat da. Adibidez, gizakiok denbora luzean zehar galdetu diogu geure buruari nolakoa izango litzatekeen bizitza beste planeta batean. Gainera, jende askok galdetu dio bere buruari teknologia mota ezberdinek nola eragin diezaioketen lurreko bizitzari. Bada, horrelako galderei erantzunak ematen dizkioten istorioak dira zientzia fikzioa deitzen ditugunak.

Istorio horiek zientziarekin zerikusia duten kontakizunak edo teknologia errealari buruzko kontuak lantzen dituzte. Halaber, imajinazio handia eskatzen duten istorioak dira. Adibidez, istorio batzuek deskribatu dezakete nola gizakiok estralurtarrak ezagutzen ditugun. Beste istorio batzuetan agertzen da nola izango litzatekeen bizitza robotek eta ordenagailuek sentimenduak izango balituzte. Zientzia fikziozko istorio askok gizartearen etorkizun ezberdinak deskribatzen dituzte.

Zientzia fikzioak, orokorrean, entretenitzea du helburu. Dena den, zientzia fikziozko istorio askok jendearen portaera besteekiko imajinatzen dute. Horregatik, baliteke noizbait zientzia fikzioak gizartearen eta gizakion izaeraren gauza garrantzitsuak aurkitzea.

Star Wars sagaren logoa.

Autore batzuek, adibidez Jules Verne eta HG Wells idazlee,k zientzia fikzioa idatzi zuten XIX. mendean edota lehenago ere. Hala ere, zientzia fikzioa ez zen genero garrantzitsu bat bihurtu XX. mendera arte. Espaziora bidalitako suziriek eta teknologian egindako aurrerapen handiek interesa piztu zuten horrelako eleberrietan. Garai hartan, zientzia fikzioaren estiloa egonkortu zuten eleberri asko idatzi zituzten, adibidez Isaac Asimov, Arthur C. Clarke, eta Robert Heinlein idazleek.

XX eta XXI. mendeetan, zientzia fikziozko istorioen film eta telesail asko egin izan dira. Horren adibide oso ospetsuak dira Star Trek telesaila eta Star Wars film saga.