Txikipedia:Zikiratzaile-txilibitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zikiratzailearen txilibituaren soinua.

Zikiratzaile txilibitua aerofonoen familiako soinu-tresna da. Pan flauta ere esaten zaie honelako tresnei.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapezoide baten antza duen ezpelezko taulatxoa da. Goialdeko ertzean luzera ezberdinetako eta bertikalki egindako zuloak ditu. Behealdeko muturra txoriburu itxurarekin erremataturik izan ohi du.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku batekin hartzen da. Ezpainak goialdeko ertzaren kontra jarrita haizea botatzen da zuloen ertzen kontra.

Nork jo izan ditu halakoak euskal herri-musikan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, gure herri musikan ez da erabiltzen Pan flauta motako tresnarik, baina garbi dago antzina, XX. mendearen hasiera arte erabili izan dutela euskal ahuntzain eta zikiratzaileek.

Galiziako zorrotzaileek, beraien etorrera adierazteko erabiltzen dituztenen oso antzekoak dira tresna hauek, eta Euskal Herrian ere ofizioaren adierazgarritzat erabili ohi ziren.