Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuhaitz-igel iberiar

Zuhaitz-Igel Iberiarra (Hyla molleri) anfibioen taldeko animalia bat da eta Iberiar penintsulan bizi da. Anfibio txiki honek lau zentimetro inguruko luzera duen gorputz sendo eta leuna du.

Zuhaitz-Igel Iberiarra

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igel txiki bat da, normalean kolore berdekoa izaten da. 3,5 eta 4,5cm inguruko luzera izaten dute eta azal leuna. Hanka luzeak eta marroixkak izaten ditu. Askotan sudurretik hanken hasieraraino marra marroixka edo beltz bat izaten du.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia hau ur ertzeko landareetan bizi ohi da. Bere bizi tokia sasiak, ur-bazterreko belarra eta lorategiak dira; orokorrean landare hezeak edo urtegi inguruetakoak. Espezie hau Frantziako hego-mendebalde atlantikoan eta Iberiar penintsulan bakarrik aurkitzen da.

Zer egiten dute kumeak izateko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kumeak arrautzetatik jaiotzen dira. Arrautzak jartzeko igel arrek behin eta berriro egiten dute korroka emeak erakartzeko. Emeek arrautzak ezartzen dituzte eta arrautza hauek egun gutxiren buruan garatzen dira. Igel jaio berriak, hau da, zapaburuak, hilabete eta erdi edo hiru hilabete behar izaten dituzte heltzeko.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun mundu osoan tenperatura asko igotzen ari da eta honek lehorteak eragiten ditu. Honek kalte egiten die igel hauei, aurretik esan bezala, bizitzeko ura behar dute eta. Gainera, gizakiok sortzen dugun kutsadura dela eta, uraren kalitatea okertzen ari da eta baita inguruko landareena ere. Horregatik animalia hau desagertzeko zorian dago, ez duelako bizitzeko leku egokirik.

   Ba al dakizu   

Animalia helduak beste animaliez babesteko kamuflatu egiten dira, hau da, haien azalaren kolorea aldatzen dute inguruko landareen kolore berdinekoa jarriz, eta horreta besteek ezin dituzte ikusi.