Txikipedia:Zurriola ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zurriola Ikastola Donostiako Gros auzoan dago. Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH eta Batxilergoa egiteko aukera dago ikastola honetan. HH ikasleentzako Villa Soroa eraikina dago, LH ikasleentzako Ategorrieta eraikina dago, eta DBH eta BATXI-ko ikasleentzako Hurra eraikina dago.

Sorrera eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968. urtean sortu zen ikastola, eta Kontxita Beitia lehenengo irakaslea izan zen. Hasieran, Zurriola Ikastolak "Escuela Parroquial San Ignacio" zuen izena, eta 60 ikasle eta hiru irakaslek osatzen zuten.


Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.300 ikasle, mila familia inguru eta ehundik gora langile biltzen ditu. Donostialdean, ikastola famatua da, euskara bultzatu, ikasle guztiak bermatu, eta haiei laguntzeko moduaren ondorioz.  

Ikastola honek irakasteaz gain, bere ikasleak honelakoak izatea nahi du:

  • Bere ikasleak ingurunearekin konprometituak egotea.
  • Bizikidetzaren sustatzaileak izatea.
  • Euskaldun euskaltzaleak izatea.
  • Osasun oreka bilatzea.
  • Jakin-mina edukitzea.
  • Sortzaileak izatea.
  • Autonomoak izatea.
  • Kooperatiboak izatea.
  • Ekintzaileak izatea.
  • Baliabide teknologiko eta digitalen erabiltzaile eraginkorrak izatea.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zurriola ikastola. 2022-10-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. «Zurriola Ikastola» Zurriola Ikastola (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).