Txilar iletsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txilar iletsu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
GeneroaErica
Espeziea Erica ciliaris

Txilar iletsua edo ainar iletsua (Erica ciliaris) erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da eta 60 cm-ko luzera du.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80 cm-ko mulua da eta oinean kimu etzanak ditu, horietatik zurtoin tenteak hazten direlarik [1]​.

Hostoak patenteak (zutituak), lantzeolatuak edo obaloak izan daitezke eta 2-4 x 0,8-2 mm artekoak. Azpialdean, 0,8 mm-ko zabalera duen banda zurixka dute eta goikaldea gazteetan behintzat ilaunduna da. Horretaz gain, bistako ertzean zilio luze ugari dituzte 0,7 mm-koak, sarritan glandularrak direnak. Horretaz gain, zurtoinetik, 3 edo 4 hosto irteten dira maila berean, bertizilotan baitaude antolatuta.


Loreak galburu-erako infloreszentzietan agertzen dira, hau da zurtoin beretik ateratzen dira, lukuetan elkartuta. Sepaloak, 2,5-4 mm-koak, libreak, obatuak edo lantzeolatuak, berdeak eta ziliodunak. Korolari dagokionez, 8-10 mm-koa da, tubular-urtzeolatua eta purpura edo arrosa bizia izan daiteke. Lobuluak 0,6 mm-koak dira eta patenteak. 1,5-2 mm-ko anterak dituzte, inklusoak edo apur bat exertuak. Obarioa glabroa da eta 8 mm-ko estiloa du, apur bat exertua eta arkeatuta dagoena.


Haziari dagokiola, 0,4-0,5 mm-koak dira, luzanga-elipsoidalak. Haziak diploideak dira, n=12 izanik [2].

Erica ciliaris

Loraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loraldia maiatzetik urrira luzatzen da[1].​ Polinizazioa erleen bidez gertatzen da. Hala ere, Erica generoko landareak haizearen bitartez poliniza daitezke arrakasta gutxiagorekin.[3]


Habitat eta ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoru azido eta hezeetan bizi da, bereziki materia organikoa pilatzen den lekuetan; esaterako, txilardi hezeetan, zohikaztegi ertzetan eta zingiradietan[4]​.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako mendebaldean eta Afrikako iparraldean agertzen da. Euskal Herriari dagokionez, iparraldean besterik ez da agertzen, hau da, eragin atlantikoa duten guneetan. Isurialde mediterraneo osoan, hots, Ebro ibaiaren hegoaldeko eremuetan falta delarik​. [1]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare apaingarri gisa erabili ohi da. Halaber, espezie hau eztigintzan oso estimatua da, erleek hauen loreak erabiltzen baitituzte polen eta nektarra eskuratzeko.[5]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  2. Flora ibérica : plantas vasculares de la Península Ibérica e Islas Baleares. Real Jardín Botánico, C.S.I.C 1986-<2017> ISBN 9788400062217. PMC 15529745. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  3. ELSE; HAGERUP, OLAF. (1953-02). «THRIPS POLLINATION OF ERICA TETRALIX» New Phytologist 52 (1): 1–7.  doi:10.1111/j.1469-8137.1953.tb05199.x. ISSN 0028-646X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  4. [http://www.cfnavarra.es/agricultura/informacion_agraria/MapaCultivos/htm/sp_erica_ciliaris.htm «Erica ciliaris - carroncha, brezo, i�arra, ai�arra iletsua»] www.cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  5. María, Izco, Jesús Amigo Vázquez, Javier Ramil Rego, Pablo Díaz, Ramón Sánchez, José. (2006). Brezales: biodiversidad, usos y conservación. Universidade de Santiago de Compostela PMC 814494662. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]