Txileko Patagonia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txileko Patagonia Patagoniako azpieskualde bat da, bioeskualde handi bat dena, eta Andeen hondoratzearen ondorioz askotariko paisaiak, klima eta ekosistemen aniztasun handia aurkezten duena: mendiak, fiordoak, kanalak eta uharteak.

Punta Arenas eta Magallanes itsasartea

Lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txilen, Patagonia eskualdea ez da entitate politiko gisa existitzen, bakarrik irudizko muga bat osatzen du. Tradizionalki jotzen da Txileko Patagonia Reloncavi itsasadarraren ekialdean, Los Lagos eskualdean, hasten dela, eta handik hegoalderantz jarraituz, Ozeano Baretik herrialde nazional osoa hartzen du Argentinako mugaraino.

Herrialdearen zatiketa politikoaren arabera, Palena probintziak eta Aisén eta Magallanes eskualdeak osatutakoa da. Hala ere, iturrien gutxiengo batek eramaten du iparraldeko muga, gutxienez, 39 S latituderaino (Valdivia-raino) Los Ríos eskualdean, Osorno, Llanquihue eta Chiloé probintziak ere barnean hartuz. Baina orain nahiago dute bereiztea Reloncavi itsasadarretik iparralderantz dagoen lurraldea, Norpatagonia izenaz deituz Los Lagos eskualdearen iparraldeko mugatik Reloncaví itsasadarreraino dagoen lurraldea, hau mugatuz Txileko Patagoniako lurraldearekin.

Txileko Patagoniako bideo turistikoa, Sernatur

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txileko Patagonia eskualdean K.a. 10.500 urtetik inguru bizi dira. Arkeologia aurkikuntzak aurkituta Monte Verde-ren inguruan Puerto Montt-etik gertu, Txileko Patagonia, halaber Fell, Ci Aike eta Pali Aike kobazuloak, Magallanes itsasartetik gertu.

Etnia desagertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.- Chonoak, Chiloé artxipelagoa eta Taitao penintsula artean bizi izan ziren ehiztari/biltzaile taldek osatua. Etnia hori XVIII mendearen bukaeran desagertu zen Chiloé-ko biztanleriarekin mestizajeagatik.

2.- Aonikenkak edo Tehueltxeak, Santa Cruz ibaiaren eta Magallanes itsasartearen artean bizi izan zen lurreko ehiztarien herri nomada. Europarrek "Patagones" (oin handiak) izendatu zituzten. Munduko herririk altuenetako bat gisa erregistratzen dute, batzuk bi metrora iristen ziren. Desagertu ziren, lehen, akulturazio prozesu baten bidez Maputxe-ek ekarrita (araukanizazioa), eta, ondoren, ekialdeko Patagoniako argentinarrengatik eta kolonoek transmititzen zizkieten gaixotasun kutsakorrengatik.

Tehueltxeen talde bat (1832ko marrazkia)

3.- Selknamak edo Onak, Suaren Lurraldeko Uharte Handian ezarritako lurreko ehiztari nomadak. Aonikenkekin zerikusia dute beren itxura fisikoa eta hizkuntzagatik. Beren desagertzea 1881 urtean hasi zen gizon zuria iristearekin batera uhartean urrea aurkitu ondoren eta geroago ardi-hazkuntzarako hara bizitzera joandako abeltzainen jardueragatik.

Galzorian dauden etniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.- Jaganak, Navarino uhartean, Beagle kanalean eta inguruko lurretan, Hornos lurmuturreraino, bizi izan ziren kanoazale nomadak dira, kontinenteko etnia hegoaldekoena da. Beren azken ordezkariak, bi emakume, Villa Ukika-n gertu Puerto Williams-en bizi dira.

2. - Alakalufak edo kawésqarak, Penas Golkotik Magallanes itsasartera eta Tierra del Fuego-ren mendebaldeko uharteetara zabaldu ziren kanoazale nomadak dira.Bere azken kideak Puerto Eden-en bizi dira ia guztia.

Kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko lehen asentamendu espainiarra Pedro Sarmiento de Gamboak sortu zuen, 1583ko otsailaren 4an, Sarmientok Nombre de Jesus hiria fundatu zuen, gertu Punta Dungeness (Magallanes itsasarteko ekialdeko bokalean), eta 1584 urtean, Rey Don Felipe San Blas badian, Fuerte Bulnes ondoan, bi hiriek udaletxea eta eliza izan zuten, baina iraupen laburra izan zuten, hornidurarik gabe egoteagatik, urruntasunagatik eta eguraldiaren baldintza gogorrengatik bertako biztanle ia guztiak hil ziren.Txileko lehen Konstituzioak bere hegoaldeko muga Hornos lurmuturrean definitzen zuen, ordea premia handiagoko gaiek ahantzarazi zieten lur hauek. Baina soilik Manuel Bulnes presidentearen agintepean denean, 1843an Fuerte Bulnes fundatu zuten, Txile errepublikanoaren areako lehen kokalekua. Ondoren etorri zen Punta Arenas, zeinen posizio estrategikoak Atlantikoaren eta Ozeano Barearen arteko itsas fluxua kontrolatzen zuen. Kolonialaren garaiko espainiar immigrazioa urria izan zen, eta batez ere izan zen Europako beste herrialdeen setioaren aurkako kokaleku estrategiko eraikitzeko helburuarekin.

Txileko gobernuaren arreta lurralde honetan Lau ekitaldi hauek bideratua izan zen:

  • 'HMS Beagle' belaontzi ingelesak hegoaldeko kanaletan egindako ibai esplorazioak, 1826 urtetik 1832 urtera.
  • Ozeano Pazifikora iristeko itsasartea zeharkatzen zuten lurrunezko itsasontzien zerbitzuaren inaugurazioa, 1840an.
  • Frantziako asmoa itsasertz horietan enklabe bat aurkitzeko

Guzti horren ondoren txiletar asko ausartu ziren lur horiek kolonizatzeko Europako etorkinekin batera. Horrela jaio ziren hiri- eta garapen-eremu berriak, nagusiki abeltzaintzan. 1927ko Abenduaren 30ean, Aisén Lurraldea sortzean, Magallanes Lurraldeko iparraldea (3. azpi-ordezkaritza, Las Minas - Río Baker eskualdea) honi erantsi zioten.Aldi berean hainbat departamentu sortu zituzten: Magallanes, Magallanes (Punta Arenas), San Gregorio, Rio Verde, eta Morro Chico (Laguna Blanca) udalerriekin; Natales, Natales eta Cerro Castillo (Torres del Paine) udalerriekin eta Tierra del Fuego, Porvenir, Primavera, Bahia Inútil (Timaukel) eta Navarino (Hornos lurmuturra) udalerriekin. 1929ko maiatzaren 22ko dekretuak Magallanes Lurraldeari Probintzia deritzo, Última Esperanza Natales departamentuari eta Magallanes Punta Arenas hiriari. 1937ko abenduan, Puerto de Magallanes-i berriro Punta Arenas deritzote eta urte batzuk geroago Txileko Antartikako Lurraldea gehitu zioten. Europako Immigrazioa

Europako immigrazioa Txileko Patagonian 1850etik 1950era hasi zen, garrantzia eta kopuruagatik Kroaziako immigrazioa nabarituz. Kroaziarrak bizitzera gehienbat Puerto Natales, Punta Arenas eta Porvenir (Tierra del Fuego) herrietan kokatu ziren, Txilen Europako immigraziorik garrantzitsuenetako bat bilakatuz. Ivo borikoaren arabera posiblea da Txilen Kroaziako immigrazioaren historia lau garaitan zatitzea. Lehenengoan, 1864-1890, immigrazioaren bolumen txikian da ezaugarria. Bigarrenean, XIX mendearen amaieratik Lehen Mundu Gerra arte, immigrazio jendetsuaren aldiari dagokio. Hirugarrenean, gerren arteko aldian (1920-1939), etorkinen bolumena behera egin zuen berriro.Azkenik, laugarrena (1946-1956) immigrazioa gain behera etorri zen aldiari dagokio, eta kroaziarren talde txiki bat baino ez Txilen ezarri. 1864-1956 urte arteko aldian Txilera 58.000 Kroaziar inguru iritsi zirela estimatzen da.

Aldi berean, Txileko Patagonia beste etorkinen taldeak finkatu ziren, baina kopuru txikiagoan, horien artean gehienbat, Suitzarrak eta Frantziarrak Aisén-en, Poloniarrak Tierra del Fuego-n, Espainiarrak Punta Arenas-en eta Belgikako talde txiki bat Chile Chico inguruan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldea tradizionalki Zona Austral de Chile izenez ezaguna glaziazio eskualde bat da, bi izotz masa handik estalia baita, Ipar Patagoniako izotz-eremua eta Hego Patagoniako izotz-eremua. Eguraldi hotzeko baso hezeak ditu ezaugarri, esaterako Valdiviako basoa eta Magallaneseko basorik hegoaldekoena, espezie gutxien dituena.

Reloncavi itsasadarretik Hornos lurmuturreraino hedatzen da. Bertan kostaldeko lautada estu bat dago; hondoratze tektonikoak eragindako Kostaldeko mendilerroa; eta Patagoniako mendilerro kontinentalak ibaiak eta lakuak dituztenak, Pazifikoko Patagoniako elurtegiak, Patagoniako uhartetar mendilerroak artxipelago eta uhartetan, horien guztien kostaldeak Ozeano Bareak bustita.

Artxipelagoek eta uharteek bi kanal-sistema osatzen dute ontzi mota guztietarako: Patagoniako kanalak, Guayaneco artxipelagoaren eta Fairway uharteen artean; eta Magallanes itsasartearen hegoaldetik Hornos lurmuturrerainoko Tierra del Fuegoko kanalak.

Patagoniako ibaiek Andeetako jatorriko uholdeak eta euren bideen irregulartasunak dituzte ezaugarri. Los Lagos eskualdean Yelcho eta Palena ibaiak daude; Aisén eskualdean Cisnes, Aisén, Bravo, Baker eta Pascua ibaiak.

Magallanes eskualdeko ibaiak , orokorrean, bide laburrekoak dira, glaziarren eragin biziagatik. Garrantzitsuenak Perez, Penitente, San Juan, Azopardo, Yendegaia, Paine, Serrano, Baguales eta Tierra del Fuego-ko Grande ibaiak dira.

Parke nazionalak eta erreserba naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pumalín Parkea (1991): 325.000 ha-ko gainazalean, Douglas Tompkins milioidun amerikarrak sortutako erabilera publikoko parke pribatu bat da.
  • Cabo de Hornos Parke Nazionala (1945): 63.093 ha-ko gainazala, munduko parke nazional hegoaldekoena da. Sarbidea oso zaila da, itsasoz baino ez baita.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txileko Patagoniako naturaren erakargarritasunak, eta parke natural ugariek bertako turismoa bihurtzen dute ekonomia jarduera garrantzitsuetako bat. Leku erakargarrienak, hala nola, San Rafael aintzira, Catedral de Marmol (Buenos Aires/General Carrera aintzira) edo Torres del Paine dira; Patagoniako turismoak atzerriko milaka bisitari denboraldi bakoitzean erakartzen duen etengabe zabaltzen ari den jarduera bat da.

Tradizioz, eskualdeko jarduera nagusietako bat ardi-hazkuntza izan da, batez ere hegoaldeko muturrean non biztanleen zati handi bat jarduera hori duten bizitzeko. Stubenrauch-en eta Bories hozkailuaren, Patagoniako handienena bihurtu zena, bezalako adibideek erakusten dute ardi-hazkuntzaren garrantzi historikoa inguru horretan.

Patagoniako eskualdean hidrokarburoen industria ere garrantzitsua izan zen, lehen petrolio meategia, Springhill izenaz ezaguna, Suaren Lurraldean, 1945koa da. Bere aldetik, nekazaritza eta baso sektoreak oloa, patata, garia eta barazkiak, besteak beste, ekoizten ditu.

Herri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Cisnes herria, Aisén eskualdean

Patagoniako herriak eta hiriak biztanle kopuruaren arabera:

Nº. Herriguneak Biztanleak Probintzia Lurraldea
1.° Punta Arenas 116 005 Magallanes Magallanes
2.° Coihaique 50 041 Coihaique Aisén
3.° Puerto Aisén 23 657 Aisén Aisén
4.° Puerto Natales 19 236 Última Esperanza Magallanes
5.° Hualaihué 8273 Palena Los Lagos
6.° Porvenir 5465 Tierra del Fuego Magallanes
7.° Chile Chico 4444 General Carrera Aisén
8.° Cochrane 3042 Aisén Aisén
9.° Puerto Cisnes 2507 Aisén Aisén
10.° Puerto Williams 1952 Antártica Magallanes
11.° Futaleufú 1826 Palena Los Lagos
12.° Melinka 1411 Aysén Aisén

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]