Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena
| Mota | Herri ekimena |
|---|---|
| Sorrera | 2013eko abenduaren 2a |
| Eremua | Euskal Herria |
| Helburua | Txillardegiren omenez Donostiako liburutegi bati Txillardegi izena ematea |
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena Donostiako herri ekimen euskaltzalea da. 2013ko abenduaren 2an, Euskararen Egunaren atarian, hainbat kultur eragile bildu ziren Donostiako Udal Liburutegi Nagusia “Txillardegi Liburutegia” izendatzeko eskaerarekin bat zetozela adierazteko eta abian jarri zuten atxikimendu-kanpainaren berri emateko. Txillardegi Gogoan egitasmoaren lehen pausuak ziren. Gerora, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena bihurtu zen, ofizialki 2017ko abenduan.[1] Harrezkero urtero antolatu dute ekitaldi bat urteurrenaren egunean.
Txillardegiren ekarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa, donostiar ingeniari, hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen.[2]

Haren eragina hainbat arlotan nabari da:
- Hizkuntzalaritzan, euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen,[4]
- Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat hartzen baita.[5][6] Haren bidez iritsi zitzaien euskal letrei artean modan zegoen existentzialismoa.[7]
- Soziolinguista aitzindaria izan zen Txillardegi. Hizkuntza estandarraren beharrezkotasuna defendatu, soziolinguistikan eredu matematikoa aplikatu, eta soziolinguistikaren eta politikaren arteko lotura azpimarratu zuen.[8][9]
- Frankismoari aurre egiteko asmoz, Ekin eta ETAren sorreran pisu ideologiko handiaz parte hartu zuen (geroago 1967an atera zen ETAtik). Herri Batasunaren eta Aralarren sorkuntzan ere parte hartu zuen.
- Donostiari buruz bi liburu idatzi zituen: Antigua 1900 (1991, Kutxa)[10] eta Santa Klara, gure uharte ezezaguna (2004, Kutxa).[11] Saiakera historikoak dira Donostiako Antigua auzoaren eta Santa Klara uhartearen historia azaltzen duena.
Idazleen eskaria Donostiako udalari (2013 eta 2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txillardegik euskalgintzaren eremuan egindako lanagatik, Donostiako Udal Liburutegi Nagusia Txillardegi liburutegia izendatzeko eskaria egin zuten Donostiako 17 idazlek udalaren erregistroan, 2013ko urriaren 10ean.
Hauxe izan zen eskaeraren testua:
| « | Azpian sinatzen dugun Donostiako idazleok eskaera aurkezten dugu Donostiako Udalean, hiriaren Liburutegi Nagusia “Txillardegi Liburutegia” izenda dezan. Honela, gure hizkuntzari eta gure hiriari hainbeste eman dion idazlearen oroimenak merezi duen lekua hartuko luke, Koldo Mitxelenak, Carlos Santamariak eta Inazio Mª Barriolak hartu duten bezala. Urrezko Domina eman zionez, esan gabe doa Donostiako Udalak ezagutzen dituela Txillardegiren merituak bere izena hiriaren barruan txerta dadin kulturaren eta bereziki irakurketaren eragin-gune gisa. | » |
—Ramon Agirre, Jokin Ansorena, Joxe Austin Arrieta, Harkaitz Cano, Rafa Egiguren, Mikel Hernandez Abaitua, Joan Mari Irigoien, Ibai Iztueta, Koldo Izagirre, Fito Rodriguez, Beñat Sarasola, Ibon Sarasola, Ana Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Dorleta Urretabizkaia, Juan Luis Zabala, Iban Zaldua | ||
Eskaerarekin bat egin zuten 843 kultur eragilek eta herritarrek, change.org–en.[12] Baina udalak ez zuen eskaera onartu; PSE, PP eta PNVk, abenduaren 20ko udal bilkuran, eskabidearen aurka bozkatu zuten.
2022an, Txillardegiren heriotzaren X. urteurrena baino lehen, idazleek bigarrenez egin zuten eskaera udalean. txillardegiliburutegia.eus gunean 1.000tik gora sinadura bildu ziren eskaerari babesa emateko.[13] Berriro ere PNV, PSE eta PP alderdiak kontra azaldu ziren.
Hamar urteko ibilbidearen ondoren, beraz, Idazleen Ekimenak gelditu egin zuen udal eskaera, helburua lortu gabe. Udal eskaera hori baztertuta, baina lanean jarraitu zuen ekimen publikoa urteroko ekitaldiaren antolaketarekin.[14][15]
Urteurrenetako ekitaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]I. urteurrena (2013)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako liburutegiari Txillardegi deitzeko eskatu zuten hainbat eragilek (Berria, 2013-12-03)[16]
II. urteurrena (2014)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txillardegi idazle donostiarra omendu zuten Donostiako Lasala plazan (Irutxuloko Hitza, 2014-01-14)[17][18][19] Koldo Izagirre eta Joxe Austin Arrieta idazleek parte hartu zuten.[20]
Desagertu egin ziren geroago Txillardegiren omenez Lasala plazan jarritako plakak.[21]
III. urteurrena (2015)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasala plazan antolatu zuten berriro ekitaldi bat.[22]
IV. urteurrena (2016)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txillardegiren besarkada bisualizatu zuten Dr Camino aretoko ekitaldi batean. [23][24]
V. urteurrena (2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txillardegi omentzeko ekitaldi sorta prestatu zuten 5. urteurrenean.[25] Txillardegi poliedrikoaren irudia azaldu zuten Lasala plazako ekitaldi batean.[26][27]
Hala ere etsita azaldu ziren ekimeneko kideak udalarekin. [28][29]
VI. urteurrena (2018)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Euskara da euskaldunon aberria” esaldia duen horma-irudia ere inauguratu zuten 2018an Donostiako Antigua auzoko Gaskoinia plazan. Egun horretako idazle gonbidatua Ibon Sarasola izan zen.[30]


Donostian bakarrik ez, beste errekonozimendu batzuk jaso ziren 2018an Donostiatik kanpo.[31]2018ko otsailean, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak Oñatiko Udalari proposatu zion Arantzazun Txillardegi oroitzeko plaka bat jartzea, senitartekoek Oñatin zeuzkatela erroak kontuan hartuta, Araotzen zehazki.. Udalak aho batez onartu zuen eskaria, 2018ko maiatzean. Milikua eraikinean oroigarria bat jarri zuten honako azalpenak emanez: “Hemen ikerketa lanean jardun zen Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi), idazlea, irakaslea eta politikaria, oñatiar jatorrizko senitartekoa, eta euskara batuaren aita"[32][33]
| « | Arantzazu, amets eder moduko bat zen beretzako, behar bada, garai hartako urte ilun haietan euskararen babesgune izan zelako, eta bertan loratu zen gazteria ezinbestekoa izan zelako hizkuntzaren biziraupenerako. Ezin aipatu gabe utzi Aita Villasante, Gandiaga eta Jakin taldeko Azurmendi, Insausti, Torrealdai, Agirrebaltzategi eta beste hainbat eta hainbat.
Nolako oroitzapen bereziki ederrak zituen Jose Luisek Gandiaga Topagunean egindako egonaldiaz. Nor aurkitu zuen bertan? Bitoriano Gandiaga poeta maitatua bera, han bizi baitzen hura bakar-bakarrik, sekulako solairu zabal batean. Hutsik zegoen orduan Topagunea eta Jose Luis goiko solairu osoan kokatu zen, eta nor bere kasa lanean aritzen omen ziren orduak eta orduak, elkarri traba egin gabe, baina egunero ibilalditxo bat egiten omen zuten elkarrekin. Eta zein gai jorratzen ote zuten bi lagunek? Ez al duzue asmatzen? Bada, Euskal Herria eta euskara. |
» |
VII. urteurrena (2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteurreneko omenaldia Donostian eta Hendaian antolatu zen.[34] Antiguako ekitaldian Jean-Louis Davant zuberotarra izan zen idazle gonbidatua.[35] Txillardegik utzia oroitu zuten Hendaian antolatu zen ekitaldian.[36]
Urte berean apirilean Txillardegi omendu zuen 21. Korrikak euskararen alde egindako lanarengatik.[37] Txillardegiren bost bilobek eraman zuten lekukoa Korrika-ko omendu gisa.[38]
Gainera, azaroan gorazarre-ekitaldi jendetsu batekin inauguratu zuen EHUk Txillardegi aretoa.[39][40]
- Txilardegi Aretoa EHUko liburutegian Donostian.
VIII. urteurrena (2020)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko urteurreneko ekitaldian Mikel Antza idazlea eta Eneko Sierra saxo-jolea izan ziren gonbidatuak. Lehenago Txillardegiren Antigua erakusteko ibilbide bat antolatu zuten, Josu Tellabide histolrialariak gidatua.[41] Aste berean hitzaldi bat antolatu zen Elixabete Garmendia kazetariarekin, Parkea Bizirik Elkartearekin eta Bizilagunekin Plataformarekin.
IX. urteurrena (2021)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekitaldiko gonbidatuak izan ziren Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek Txillardegi Liburutegia izenburuko bertsoak plazaratu zituzten.[42] Janitz Enparantza txistularia eta Sua Enparantza eta Natale Bueno dantzariak ere izan ziren ekitaldian. [43][44]
Bertsoetan Donostiako izendegiaren inguruan, hiri horretako udal liburutegiak Txillardegiren izena eramatea aldarrikatuz.[45]
| 1.Donostian kaleei zuzendu begia: |
2.Urbietan erosten nuen loteria |
[...] | 8.Zein da Donostiaren iruditeria |
Irudi honetan ikusten da abestiko kaleen pertsonak noraino diren herrikoi, zenbat bisita jaso duten Wikipedian 2015 eta 2023ren artean.[46]

X. urteurrena (2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteurrenaren zenbaki borobila ospatzeko ohiko ekitaldiaz gain aurreko astean zehar beste hainbat antolatu zituzten:[47][48][49]
- San Telmo museoan Kronikak liburua aurkeztu zuten. 1968tik 1986ra bitartean Txillardegik argitaratutako kronikak dira. Zeruko Argian lehenik erbesteko urteetan, 'Larresoro' ezizenarekin. Egin, Punto y Hora, Anaitasuna eta Argian batik bat Euskal Herrira itzuli ostean. Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak atondu zituzten testuak, eta elkarrekin idatzi zuten 'Turismoa Txillardegi turistarekin' hitzaurrea. Koldo Izagirrerekin eta Juan Luis Zabalarekin batera, Garbiñe Ubedak eta Gorka Bereziartuak hartu zuten parte Susak eta Argiak antolatu duten ekitaldian.[50]
- 'Txillardegi. Euskalgintza' eta 'Txillardegi. Intelektuala eta gizartea' liburuen aurkezpena. Txillardegiren lehen antologia osatzen zutena. Miren Rubio Iturriak idatzitako Batasunaren pentsalaria[51] biografiaz gain, bost liburu behar izan zuten Jakinek eta UPV/EHUk Txillardegiren pentsamendua biltzeko. Aurretik argitaratuta zuten beste lau hauek: 'Euskara batua', 'Nazio auzia', 'Hizkuntzaren filosofia', 'Euskalgintza' eta 'Intelektuala eta gizartea'. Aurkezpenean Alaitz Aizpuru (testuen hautatzailea), Igone Lamarain (euskalgintzaren inguruko liburuan taldean aritu zen Saioa Rodriguez, eta Mikel Irastorzarekin) eta Jakineko zuzendari den Lorea Agirre izango dira hizlari.[50]
- San Telmo museoan ere Alaitz Aizpuruk berak Iñigo Urrutiarekin batera 'Txillardegiren hizkuntza politikaren oinarriak eta bere gaurkotasuna' landu zuten aste hartako astearteko hitzaldian.
Bestalde Berria egunkariak liburutegiaren izenari buruz inkesta bat pasa zien kultura erreferente diren 7 pertsonari, eta iritzi hauek nabarmendu zituen:[52]
- ANE LABAKA Idazle, bertsolari eta sortzailea: «Txillardegirekin dagoen zor hori kitatzeko modu bat izango litzateke»
- HARKAITZ CANO Idazlea: «Udaletxe zenak bere baitan biltzen ditu Txillardegiren bi pasio»
- DANELE SARRIUGARTE Idazle eta itzultzailea: «Txillardegiren eragina hitz egiten dugun hizkuntzan berean dago»
- ITZIAR ITUÑO Aktorea: «Agintariek Txillardegiri ez diote sekula eman merezitako aitortza»
- TXERRA RODRIGUEZ Soziologoa: «Herri mugimenduak izendapen hori eskatzen du»
- IRATI JIMENEZ Idazlea: «Euskararen eta geure batasunaren lehen arkitektoa izan zen»
- AIZPEA GOENAGA Aktore, gidoilari eta zuzendaria: «Ekarpen ikaragarriak egin zizkion euskarari eta euskal kulturari»
Geroxeago 2022ko maiatzean,Txillardegi plaza izena zuen plaka kendu zuen udalak. Plaka Donostiako Antigua auzoan Txillardegi etxea zegoen tokian jarri zuen Txillardegi Udal Liburutegia herri plataformak 2019ko urtarrilaren 13an, Antiguako Gaskoina Plazan. Plaka jarrita egon zen hiru urtez, udalak kendu zuen arte.[53]
XI. urteurrena (2023)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txillardegi omendu zuten berriro Antiguan Revuelta eta Etxebeste musikariekin.[54] [55]
Martxoaren 24an, euskara batuak "herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko, Euskaltzaindiak eta Orereta Ikastolak Errenteria eta Donostia lotuko zuen 8.000 lagunek osatutako giza-kate erraldoi bat antolatu zuten. Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona oroituko zituen ekimenak: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Henrike Knörr, Arantxa Urretabizkaia, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.[56]
- "Mitxelenatik Txillardegira - Errenteriatik Donostiara". Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona.
-
Arturo Campion
-
Txillardegi
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rodriguez, Fito; Goñi, Dani. (2014). 'Txillardegi Liburutegia' egitasmoa. Irutxuloko HItza - Youtube (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (kontsulta data: 2021-11-30).
- ↑ Txillardegiren omenezko horma irudia, Antiguan. (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Petxarroman, Iñaki. ««Arraunlari bat jarri zen kapitainaren aulkian» "Euskara batuaren eraikuntzari Txillardegik egindako ekarpena (...)"» Berria (kontsulta data: 2022-01-12).
- ↑ «Leturiaren egunkari ezkutua. Txillardegi», Euskal Literaturaren Hiztegia.
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. «Literaturan ere lorratza» Berria (kontsulta data: 2022-01-13).
- ↑ Etxaniz Iriondo, Maider. (2016). «Joseba Leturia kalekume agnostikoa» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 99): 51–112. ISSN 1130-5738. (kontsulta data: 2019-02-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Txillardegi., Álvarez Enparantza, José Luis,. (1994). Soziolinguistika matematikoa. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-86967-58-9. PMC 907371297. (kontsulta data: 2021-10-16).
- ↑ Alvarez Enparantza, Jose Luis (Txillardegi). (2010). Hacia una socio-lingüística matemática. Euskal Soziolinguistika Institutua ISBN 8460737675. PMC 433119180. (kontsulta data: 2019-02-15).
- ↑ Larresoro.. (1993). Antigua 1900. Caja Gipuzkoa San Sebastián PMC 33428312. (kontsulta data: 2021-10-16).
- ↑ (1929-2012), Txillardegi,. (2004). Santa Klara, gure uharte ezezaguna. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 84-7173-448-6. PMC 863171678. (kontsulta data: 2021-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «Sign the Petition. Donostiako Udalbatzari: Euskararen eremuan egin zuen lan izugarriaren onarpen gisa, "Txillardegi" izena jartzea Donostiako Liburutegi Nagusiari.» Change.org (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Txillardegi Liburutegia – Txillardegi gogoan X. urteurrena. (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Txillardegi Liburutegia ekimena bertan behera uztea erabaki dute Donostiako Udalaren jarrera ikusita» Argia (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Leizaola, Aitzpea; Sarasola, Beñat; Goñi, Dani; Ubeda, Garbiñe; Cano, Harkaitz; Sarasola, Kepa. (2022). «Txillardegi Liburutegia dela eta» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Susaeta, Igor. «Donostiako liburutegiari Txillardegi deitzeko eskatu dute hainbat eragilek» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Txillardegi idazle donostiarra omendu dute» Irutxuloko Hitza 2014-01-14 (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Rodriguez, Fito. «Txillardegi pianoa jotzen» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Erredakzioa. ««Abiapuntu faltsua» duen salaketa egitea egotzi diote PSEri Donostian» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Txillardegiren omenez» old.uberan.eus (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Txillardegiren omenez Lasala plazan jarritako plakak kendu dituzte» Irutxuloko Hitza 2014-03-05 (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Eskunabarrak. (2015). Txillardegi 3 urte omenaldia Donostia 2015-1-17. Youtube (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ BERRIA. Txillardegi gogoan. (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Rodriguez, Fito. «Txillardegiren besarkada» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Txillardegi omentzeko ekitaldi sorta prestatu dute haren heriotzaren 5. urteurrenean» Argia (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Arnaiz, Ainhoa Larrabe. «Hamaika Txillardegi, bakarrean» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Donostiako udal liburutegiaren izena Txillardegi izatea eskatu dute» EITB (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ ibargutxi, felix. (2017-07-05). «'Txillardegi Liburutegia' ekimenekoak, etsita Udalarekin» El Diario Vasco (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Goñi, Dani. «Ai, Txillardegi, zer egin huen horrela tratatua izateko?» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Erostarbe Leunda, Gorka. «Ofiziala da iristen ez den aitortza» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Azkenean, lortu dugu, aita!» Argia (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Arantzazun Txillardegiren omenezko plaka bat jarriko dute, udalaren adostasunez» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Sarasola, Ibon. (2016). Bitakora kaiera. Erein ISBN 978-84-9109-153-0. PMC 1055582931. (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Berria. «Txillardegi "omendu eta erreibindikatzeko" ekitaldiak, hil zeneko zazpigarren urtemugan» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Txillardegi 7. urteurrena Donostia 2019-1-13. (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Txillardegik utzia oroitzeko |. (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Urkola, Ane. 21.korrikak Txillardegi omendu du euskararen alde egindako lanarengatik. (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «21.KORRIKA: Txillardegiren bost bilobek eraman dute lekukoa, #Korrika ko omendu gisa #Klika #Donostia #KorrikaZuzenean | By AEK | Facebook» www.facebook.com (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2019-11-13). «Gorazarre ekitaldi jendetsu batekin inauguratu du EHUk Txillardegi aretoa» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ Soziolinguistika Klusterra. (2019). «Txillardegi aretoa inauguratu dute Jone Forkada eta Nekane Balluerkak.» Twitter (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Txillardegi gogoan» ZUZEU 2020-01-08 (kontsulta data: 2023-03-18).
- ↑ «Gaztelumenditarren bertso jarriak Donostiako izendegia gaitzat hartuta» bertsoa.eus (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Naiz. (2021). «Txillardegi omendu eta liburutegiari bere izena jartzeko aldarrikatu dute Donostian» naiz: (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Sarriegi, Enekoitz Telleria. «Loratu dadin txilarra berriz» Berria (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Irutxuloko HItza. (2021). Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsotan, Txillardegiren omenaldian.. Irutxuloko HItza - Youtube (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ a b «Bisiten Analisia Wikipedia. Txillardegi.» pageviews.wmcloud.org (kontsulta data: 2023-03-23).
- ↑ Aperribai, Julen. «Donostiako Udalari Txillardegi ofizialki aitortu dezan eskatu diote Antiguan, «zauria orbaindu» dadin» Berria (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Irutxuloko HItza. Txillardegiri omenaldia. Irutxuloko HItza - Youtube (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Zubimendi, Mikel. (2022-01-22). «Txillardegi euskaldun jendearen gogoan, hori da benetako aitorpena» GARA (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ a b Azurmendi, Nerea. (2022-01-12). «Txillardegiren 'Kronikak', eta haren pentsamendua biltzen duten beste bi liburu» El Diario Vasco (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Miren, Rubio,. (d.L.2019). Txillardegi : batasunaren pentsalaria. Jakin ISBN 978-84-949758-2-0. PMC 1091073294. (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Artola Apeztegia, Olatz; Madinabeitia Nanclares, Lara; Puertas Ramirez, Oihane. «Liburutegia, izana izenda dadin» Berria (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Berria. «Txillardegi omentzeko plaka kendu dute Donostiako Gaskonia plazatik» Berria (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-01-14). «Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren XI. urteurrenean» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ Txillardegiren heriotzaren XI urteurreneko ekitaldia. (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (kontsulta data: 2023-03-18).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txillardegi Liburutegia Herri Ekimena gaia Berria.eus egunkarian. Hamrarretik gora artikulu.
- Zenbat aldiz bisitatzen da Txillardegiren artikulua Wikipedian? (Pageviews) Kepa Sarasola– Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (2022-01-10)
