Edukira joan

Txilperiko II.a Borgoinakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txilperiko II.a Borgoinakoa
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 436
Heriotzaezezaguna, 486 (49/50 urte)
Familia
AitaGondioc
Ezkontidea(k)Caretene (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBurgundian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Txilperiko II.a (latinez: Chilperikus) (450 inguru - 493) 473 urtetik hil arte Burgundiarren erregea izan zen. Bakarrik tronuratu baino lehen bere aita Gondiokekin batera gobernatu zuen, 463 urtean hasiz. 473an, errege izendatzean, boterea bere anai gazteekin partekatu behar izan zuen, bakoitzak "erresumatxo" askeak sortuz. Godegiselo Genevatik, Gundobad Vienne-tik eta Godomar Lyonetik agintzen zuten bitartean, Txilperiko II.a Valence-tik agindu zuen (garaiko Valentia Julia).

470ko hamarkadaren hasieran Txilperiko Mendebaldeko Erromatar Inperioaren boterea errekonozitu behar izan zuen, Ekzidio Avito jeneralak beharturik. 475ean, ziurrenik, erbesteratutako Ekdizio babestu zuen, bisigodoek Auverniako lurren jabetza lortu ondoren.

Bere anaia Gundobadek beste anaia Godomar 486an boteretik kendu ondoren Txilperikoren aurka ekin zuen. 493 urtean Gundobadek Txilperiko hil eta bere emaztea ito zuen. Jarraian bere bi alabak erbesteratu zituen; Kroma, moja bihurtu zena, eta Klotilde, bere osaba Godegiselengana ihes egin zuena. Klovis I.a errege frankoak ezkontzeko eskatu zionean, Gundobadek ezin izan zion uko egin. Klovis eta Godegisel Gundobaden aurka aliatu ziren gerra zibil luze eta luze batean.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gregory of Tours Writes Historia Francorum (c. 575–594)» Term Paper Resource Guide to Medieval History: 46–49. 2009  doi:10.5040/9798216024330.ch-012. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]