Txinako glizina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Txinako glizina
Wisteria sinensis loretan
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Generoa: Wisteria
Espeziea: Wisteria sinensis

Txinako glizina (Wisteria sinensis) Wisteria generoko landare zurkara, hosto-erorkorra eta igokaria da, jatorriz Txinakoa (Guangxi, Guizhou, Hebei, Henan, Hubei, Shaanxi eta Yunnan probintzietakoa). Nahiz eta igokaria izan, zuhaitz itxurarekin haz daiteke, enbor kizkur eta gainalde zapalarekin.

20-30 m luze hazi daiteke zuhaitz bati lotua, zurtoina erloju-orratzen kontrako norabidean kiribilduz. Hostoak berdeak eta distiratsuak dira, 1 -30 cm luze, eta 9-13 hostoxka luzangekin, bakoitza 2-6 cm luze. Loreak zuriak, moreak edo urdinak izan daitezke, 15-20 cm luzeko mordo zintzilikarietan eratuak. Udaberrian loratzen da, sarriena maiatz erdialdean. Nahiz eta mordoak Japoniako glizinarenak baino laburragoak izan, kopurua handiagoa izaten da. Fruitua zapala, arrea, belusatua eta leka itxurakoa da, 10-15 cm luze dena.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txinako glizina Aldatu lotura Wikidatan