Txinatar linterna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinatar linterna

Txinatar linterna, linterna hegalaria, edo txinatar faroltxo izenez ere ezagutzen dena, Ekialde Urrunean jatorria duen aireko paperezko faroltxo bat da, Mendebaldean ospea lortu duena. Arroz-paperarekin eta banbu edo metalezko marko batekin egina dago. Txinatar linternaren barruan parafina-oinarri bat dago pizten dena, sugarrak faroltxoaren barruko airea bero dezan; [1] horrela dentsitatea jaitsiz, faroltxoa zerurantz igotzea eragiten du. Txinatar linterna airean egongo da sugarra bizirik dagoen bitartean. Sugarra itzali ahala, linterna lurrera erortzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]