Txingudi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Txingudiko badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txingudi (argipena)».
Txingudiko badiaren aireko ikuspegia. Hendaia eta Hondarribia ageri dira, parez pare.

Txingudi Bidasoa ibaiak bere bokalean sortutako estuarioa eta badia da. Hegoaldean Hendaia eta Irun arteko mugako zubietan eta iparraldean Sokoburun eta Higer lurmuturrean ditu mugak. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badia itsasgoran laku lasai da eta itsasbeheran estuarioa da. Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga naturala da. Badiaren ur gaziak Bizkaiko golkoaren kresalak eta Bidasoa ibaiaren urek sortzen dituzte.

Txingudiko badia Bidasoa ibaiaren itsasoratzearen zatirik zabalena da. Hegoaldean Hendaia eta Irun ditu mugatzat. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.

Txingudiko badian erromatar kokapenak izan ziren. Erdi aro eta aro modernoan muga funtzioak egin izanagatik konflikto dezente jazo ziren hemen.

1970. urte hasieran, nekazaritza interesak jaitsi ondoren euste kargak bertan behera utzi zituzten, honela ur gazia askatuz. Horrekin batera, flora eta fauna lehengoratzen hasi zen. Orduz geroztik gune horrek balio handia hartu du landaretzaren aldetik.

Garrantzi ekologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badiaren azalera gutxituz doa Sokoburuko portua eta Donostiako aireportua eta Hondarribiako hondartza handitu ahala. Dena dela, badian eta Bidasoaren beheko aldean garrantzi handiko guneak gelditzen dira, besteak beste, Jaitzubia ingurua, Bidasoko uharteak, Txorien Uhartea, Alunda, Lastaola, Aireportuko aintzira. Inguru hauek guztiek bioaniztasunaren aldetik garrantzi handia dute. Esaterako 250 baino gehiago dira urtean zehar inguru hauetan ikus daitezkeen hegazti espezie desberdinak, asko eta asko desagertzeko zorian. Aldi berean, inguru horietan topa ditzakegu ekosistemak Gipuzkoa osoan desagertutakoak dira eta horrek garrantzi berezia ematen dio zonalde honi. Orain, Txingudi da Gipuzkoako hezegune nagusia, eta Euskal Herriko bigarrena (Urdaibairen atzetik).

Txingudiko badia Aiako Harrietatik ikusita.
Txingudi: Hondarribia eta Hendaia.

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Une honetan bost dira modu batez edo bestez babestutako zonaldeak:

Oraindik babes garbirik ez duten zonaldeak:

Babes inguru hauek legalki figura hauen bitartez daude babestuta:

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 43° 21′ 50″ N, 1° 46′ 30″ W / 43.363878°N,1.774979°W / 43.363878; -1.774979


Geografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.