Txinovnik
Itxura
Txinovnik (errusieraz: чиновник, translit.: txinovnik, ukraineraz: чиновник, translit.: txynovnyk eta bielorrusieraz: чыноўнік, txynounik) Errusiako titulu bat izan zen nobleziako familia batean sortua eta zerbitzu zibilean edo judizialean aritzen zen funtzionario goi-kargudunari ematen zitzaiona.[1] Titulu hau Errusiar Tsarerriaren eta Inperioaren garaietan de facto existitu bazen ere, 1722. urtean Errusiar Inperioko Maila Taula sortu zen arte ez zen de iure egituratu.
Txinovnik titulua, Errusiar Inperioko beste maila eta posizioekin batera, 1917ko azaroaren 11n deuseztatu zen ofizialki, Urriko Iraultzak arrakasta izan ondoren.