Edukira joan

Txinozentrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Mundu txinozentrikoa": txinatar karaktereen erabilera bere hedapen zabalenean -gutxigora behera Qing dinastia garaiko Txinatar Inperioaren mugekin bat eginez-. Berdez txinatar karaktereak bakarrik erabiltzen dira. Berde ilunez, beren karaktere sistemetara gehituz (Japonia eta Korea) eta beste zenbait lekutan txinatar karaktereak txineraz idazteko erabiltzen dira baina ez bertako hizkuntzetan (Xinjiang eta Tibet); berde argiz beren hedapen historiko zabalena, nahiz eta khitan, jurchen, eta beste iparraldeko herriak hemen ez agertu, txinatar karaktereak ere erabili zituzten.

Txinozentrismoa edo sinozentrismoa, Txina munduaren zentroa delako ikuspegi etnozentrista da, eta zentro horrekin harremanetan jartzek den beste edozein eremu periferiatzat jotzen du.

Aro Garaikidea arte Txinak bere burua ikusten zuen ikuspegia zen: munduko zibilizazio bakarra, eta beste herrialde eta talde etnikoak barbarotzat jotzen ziren. Gaur egun Txina Europa eta Japoniako inperialismoaren menpe egon ondoren, ikuspegi hau Txinaren beste herrialdeekiko nagusitasunera murriztu da.