Txinpart belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinpart belar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
GeneroaCaltha
Espeziea Caltha palustris
Datu orokorrak
HabitatPadura

Txinpart belarra (Caltha palustris) Europan jatorria duen landarea da, leku heze, zingiratsu eta putzuz inguratutako lekuetan hazten dena.

Herrestaria den landarea da, 15-45cm-ko altuera izan dezake. Bere hostoak berde kolore biziko bihotz forma daukate. Loreak horiak eta handiak dira, infloreszentzia laxoarekin eta lorezil hori ugarirekin.

Martxotik ekainera bitartean loratzen da, leku lohitsuetan. Urkiola ibai ertzean ikus daiteke, besteak beste.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Urkiolako Parke Naturala: Landaredia» www.urkiola.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]