Txinparta (konpartsa)
Itxura
| Sorrera: | 2022 |
|---|---|
| Txupinera: | |
| Egoitza: | |
| Leloa: | Kaleak, gauak, jaiak geureak dira. |
| Kideak: | |
| Koloreak: | Morea. |
| Egoera: | Aktibo |
| Webgunea: | |
Txinparta edo txinparta feminista Bilboko konpartsa bat da. Bilboko Konpartsak Federazioa osatzen duten emakume* feministen konpartsa ez mistoa da.[1]
Gune seguru, anitz, berdintasunezkoa eta feminista bultzatzeko jaio zen 2022. urtean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mamiki desagertu ostean, ehun bazkide baino gehiagoren babesarekin sortutako konpartsa feminista da.[2]
Feminista independenteek osatzen dute eta proiektuan parte hartu nahi duten emakumeen* eta kolektibo feministen parte-hartzea bilatzen dute. Bilboko eta Bizkaiko Mugimendu Feministaren topalekua izateko bokazioa du konpartsak.
2022an sortu bazen ere, 2024an, lehen aldiz, jarriko dute txosna Bilboko Areatzan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Txinparta Feminista» Bilboko Konpartsak (kontsulta data: 2024-07-04).
- ↑ Txinparta konpartsa feminista | Bilbo Hiria irratia. (kontsulta data: 2024-07-04).