Edukira joan

Txintxirrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurren arreta deitzeko tresnak dira.

Txintxirrinak soinuak sortzen dituzten haurrentzako tresnak edo jostailuak dira.

Historikoki ezagutzen diren zaharrenak Antzinako Egipton aurkituak izan dira, Egiptoko Inperio Berriaren garaian (K.a. 1550-K.a. 1070). Europan zaharrenak 2.500 urte dituzte, lusaziar kulturakoak (gaurko Polonian). Kultura guztietan ezagutu dira horrelako tresnak. Indusketetan aurkitutakoak normalean buztinez eginak daude eta animalien irudiak erreproduzitzen dituzte: zerriak, hegaztiak, hartzak, e.a. Aristotelesek Arkitas Tarentokoak sortu zuela zion.[1] Antzinako Grezian eta Erroman ohikoa zen zerriaren irudia erabiltza; animalia hori Demeter jainkoasaren ikurra zen haurrei babesteko errituetan protagonista.[2]

Txintxirrina hautxoen zentzumenak lantzeko jostailua da: koloreek bista eragiten dute, soinuek entzumena, formak ukimena eta usaina usaimena. Zentzu horretan haurtxoen garatzeko prozesuan oso tresna egokia da, beti ere seguritate arauak betetzen badituzte, hau da, ez baditu elementu txikiegiak edo toxikoak.[3]

XVI eta XVII. mendeko txintxirrinak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txintxirrin Aldatu lotura Wikidatan