Edukira joan

Txip patata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txip patata
janari, mokadu, chip (en) Itzuli eta Zabor-jan
Materialaklandare-olioa
Espezia
gatz arrunta
ongailua
patata
Historia
JatorriaIngalaterra

Txip patata patata xafla fin bat da (maiz, patata purearekin egindako geruza fin bat), oliotan frijitu, labean egin edo airearekin frijitu dena, kurruskari geratu arte. Zizka-mizka gisa edo janari nagusia laguntzeko zerbitzatu ohi dira. Txip patata ohikoenak frijituta eta gatzarekin saltzen dira, baina oso ohikoak dira bestelako osagai eta zaporeekin saltzen direnak, izan belar onduak, espeziak, gaztak edo bestelako zapore natural zein artifizialak.

Ezagutzen den lehen aipamena William Kitchiner ingeles sukaldariaren The Cook's Oracle liburuan agertu zen, 1817ean[1]. 1825ean argitaratutako frantziar sukaldaritzari buruzko liburu batek esaten du "Pommes de Terre frites" izena duela, eta Frantzian jada egiten zela[2]. XX. mendean errezetak ugaritu eta ohiko kontsumo-gaia bilakatu zen. 1920ean Smiths Potato Crisps Company Ltd enpresak patatak koipearen aurkako paperezko poltsetan bildu eta Londresen saltzen hasi ziren[3]. 1954ean Irlandan gazta eta tipula zaporeko lehenengo txip patata saldu zen[4], eta hortik aurrera mundu osora hedatu zen patatei zaporea gehitzeko sistema hura[5].

Gaur egun Mendebaldean elikagai-industriaren zati garrantzitsu dira. Mundu osoan 16.490 milioi dolar fakturatu ziten industriak 2005ean, zaporedun snack industriaren herena baino gehiago[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «'Crisps buoyed Britain in its darkest hour'» The Telegraph 2014-07-13 (Noiz kontsultatua: 2025-02-19).
  2. (Ingelesez) physician, An English. (1825). French Domestic Cookery: Combining Economy with Elegance, and Adapted to the Use of Families of Moderate Fortune. T. Boys (Noiz kontsultatua: 2025-02-19).
  3. «BBC - h2g2 - Potato Crisps - A History» web.archive.org 2009-08-17 (Noiz kontsultatua: 2025-02-19).
  4. (Ingelesez) «Did Tayto really invent cheese and onion crisps?» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2025-02-19).
  5. «The Nibble: Flavored Chips» www.thenibble.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-19).
  6. «Savory Snacks: Global Industry Guide» web.archive.org 2011-07-15 (Noiz kontsultatua: 2025-02-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]