Edukira joan

Txirla arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txirla arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCrepidotaceae
GeneroaCrepidotus
Espeziea Crepidotus variabilis
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus variabilis

Txirla arrunta (Crepidotus variabilis) Crepidotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxiegi du eta balio gastronomikorik gabea da.

Kapela: 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Maskor formakoa, tomentu fin-fin batekin, iletsua edo zetaduna, ertza biribildua.

Orriak: Meheak, zabal, tartekatutako orritxoekin. Hasieran zuriak, gero okre argira pasatzen dira.

Hanka: Errudimentarioa, zuria. Batzuetan ez dago.

Haragia: Zurixka, mehea, lodiagoa erdian, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Crepidotus terminoa sandalia esan nahi duen latinezko "crépida" hitzetik eta belarria, esan nahi duen grezierazko "oûs" "otós" hitzetik dator. Sandalia formako belarriarekin. Bere kapelaren formagatik. Variabilis epitetoa bere formaren aldakortasunetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero bereko beste espezie batzuekin: Crepidotus cesatii, Crepidotus luteolus.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa ekainetik azarora, hostozabalen adartxo hezeetan eta normalean adartxo hiletan. [5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kosmopolita da, bost kontinenteetan ateratzen da. Ugaria.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 422 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 359 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 425 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 484 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Crepidotus variabilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]