Txirriskila arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txirriskila arrunt
Serin cini mars.JPG
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaSerinus
Espeziea Serinus serinus
Linnaeus, 1766
Sinonimoak
Banaketa mapa
Serinus serinus 01 distr.png
Datu orokorrak
Masa 1,21 g (pisua jaiotzean)
Zabalera 22 cm
Kumaldiaren tamaina 3,5
Arrautza

Txirriskila arrunta (Serinus serinus), txirriskila izenaz ere ezaguna, fringillidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dena[1].

Kanarioaren senide hurbila da. Kolore berde-horixka du. Bizkarrean berde ilunagoak diren lumak azaltzen ditu eta azpialdea horiagoa da. Buruan bekain hori fina dauka. 11-12 zentimetrotako luzera du. Emearen koloreak apalagoak dira.

Moko lodia du, honek fruitu eta haziak jaten dituela erakusten du. Hala ere intsektuak harrapatzen ditu tarteka, kumeak elikatu behar dituen garaian bereziki.

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serinus serinus tokiko euskarazko testuetan:[2] arbi-hazi-txori; kirriskillo; kirrixkilet (kirixkilet); kurixkijet; txirripi; txirriskila (txirriskillo, txirriskal, txirriskla, txirrixkilla, txirrizkila, txirliska, xirriskil, xirrixkila, xirrixkillu, zirriskilla, zirrizkla); xirrixka (zirrizka, xilixka); batzuetan txoaberde. Tokiko gaztelaniaz: chamariz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BirdLife International (2004). Serinus serinus. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.