Txistu (komikia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txistu
MotaDidaktikoa, euskaltzalea
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskera
ArgitaletxeaArgia aldizkaria
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
MaiztasunaHamabostero
Historia
IdeologiaEuskaltzalea
SortzaileaAbdón González de Alaitza

Txistu haurrei zuzendutako aldizkaria eta lehen euskal komikia izan zen, 1927tik hamasei zenbaki publikatu zituzten. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen dira ale guztiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926ko apirilaren 4an, Haurrentzako euskarazko lehen komikia iragarri zuen Argia astekariak: Txistu. Abdón González de Alaitzak bultzatuta eta Madrilgo zenbait euskal ikasleren laguntzaz, euskarazko komiki-sorta argitaratzea zen asmoa, denbora-pasa, ipuin eta besterekin. Argia aldizkariarekin batera zabalduko zen hamabostean behin. 1927ko urtarrilean ikusi zuen argia.[1]

Madrildik aldizkariaren sortze prozesuan aritu zen Alaitza. Dena dela, egilea hil eta gero argitaratu ziren komikiak Argia aldizkarian: hamabostean behin ateratzen zen, zortzi orrialde zituen eta guztira 16 ale argitaratu ziren. Umeak euskalduntzea zuen helburu. Aldizkariaren egile batzuk Madrilen zeuden, arkitektura ikasleak zirela jakina da, baina ez da beraien izenik ezagutzen. 90. hamarkadan egindako ikerketan ondorioztatu zen ez zela aldizkariaren alerik gorde, baina 2010 urtetik aurrera egindako beste ikerketa batzuei esker jakin zen Koldo Mitxelena kulturunean Antonio Zavalaren funtsetan bazeudela ale guztiak. [2]

Lehen asmoak, ordea, ez ziren komiki bat ateratzekoak: hasieran, Txistu ez zen komiki baten izena, pertsonaia batena baizik. 1926ko urtarrilaren lOelik hasten da argitaratzen "Txisturen txokoa" izeneko ataltxoa, irregularki ateratzen zen zati txiki bat. Orokorrean, garai hartan haurrentzako komunikabide guztiek egundoko garaipena ezagutu zutela Ameriketan eta Europa osoan. Beraz, komiki bat ateratzeko momentu egokia zen. Hamasei zenbaki ondoren, proiektua bertan behera gelditu zen, arrakasta handirik gabe. 1932an Txistu birsortzen, urte haiek lehengoak baino aproposagoak zirelakoan. Alferrik, Txistu ez baitzen berriro argitara irten. 1935ean beste euskaltzale batek, Ixaka Lopez Mendizabal tolosarrak, Poxpolin izeneko komikia argitaratzeari ekin zion, hau ere euskara hutsez.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]