Txokolate beltz

Txokolate beltza (txokolate mingotsa bezala ere ezaguna) txokolate mota bat da; txokolate-esnea baino kakao solido, eta kakao gurinaren ehuneko handiagoa, eta esne produktu oso gutxi edo ezerrez duena. “Txokolate beltza” deitu ahal izateko gobernu eta industriek markatzen dituzten estandarrak herrialde eta merkatuaren araberakoak dira.[1]
Txokolate beltzak antioxidatzaileak ditu, hala nola polifenolak, eta azukre kantitate txikia du. Beste txokolate mota batzuk, adibidez esnedun txokolatea, baino osasuntsuagoa izateko ospea dauka.[2][3] Txokolate beltza "superelikagai" potentzial gisa identifikatu da.[4] Horrek mundu mailan txokolate beltzaren eskaria handitu dadin lagundu du.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txokolatea Theobroma kakao tropikaleko zuhaitzaren haziez egina dago. Txokolate iluna 3.000 urte baino gehiagoz existitu da. K.a. 1900 urte inguruan garatu zen Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan edari bat bezala. Une horretan erabilgarri zegoen txokolate mota bakarra zen. Beranduago, azteka eta maientzako edari ere bihurtu zen, helburu zeremonial eta medizinalekin. Txokolate beltz puruaren mingostasuna zela eta, urteetan zehar aldatu egin zen txokolate beltz soil bat baino zerbait gehiago bihurtzeko. Espainiarrek XVI. mendearen hasieran aurkitu zuten txokolatea eta Europara bueltan ekarri zuten; eztia eta kanabera-azukrea gehitu zituzten gozoagoa egiteko eta horrek esnedun txokolatea sortzeko bidea erraztu zuen. XVII. mendearen amaieran, Jamaikan bizi zen Hans Solan izeneko gizon batek esnea gehitu zion txokolate beltzaren edariari. Esnedun txokolatea Daniel Peterrek eta Henri Nestlek asmatu zutela argudiatzen da, 1847an esne kondentsatua gehitu baitzioten txokolate beltzari. Handik gutxira, txokolatea forma solidoko produktu batean bilakatu zen, eta masan ekoizten hasi zen XX. mendean. Txokolate esnedunen masa - ekoizpenak, txokolate beltza baino askoz ezagunagoa bihurtzea ekarri zuen. Hala ere, txokolate beltzak nolabaiteko ospea berreskuratu du osasunerako ustezko onurengatik[6].
Osasunerako onurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun %70 baino kakao gehiago duten txokolate beltzek zelula eta ehunekin elkarreragiten duten hainbat kimiko dituzte. Hauek hainbat gaixotasunen garapen eta efektuen aurrean babesten laguntzen dute. Kakaoan eta eratorritako produktuetan, osasun onurak ematen dituzten flabonoideak hauek dira: monomeroak, epikatekina eta katekina.[7]
Kakao maila altuak kontsumitzen direnean, ebidentziak frogatu du flabonoideek presioa eta kolesterola jaisten dutela, baita kognizio mentala hobetu eta pertsona batzuetan diabetesaren arriskua txikitzen duela ere.[8]
Antioxidatzailetan aberatsak diren dietak, besteak beste, kakaoa, fruituak eta barazkiak bezalako elikagaiak dituztenak, osasun hobea sustatzen dute. Hainbat gaixotasunen agerpena atzeratzeko gaitasun potentziala ere erakutsi dute dieta hauek, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, minbizi jakin batzuk eta beste hainbat adineko gaixotasun.[7]
Ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arne Astrup Vernon mediku daniarrak, Kopenhageko Unibertsitateko Giza Nutrizio Saileko buruak, zuzendutako eta International Journal of Obesity erakundeak argitaratutako inkestek, txokolate mikatza pisuaren kontrolerako bikaina dela frogatu dute, asetasun sentsazioa areagotzen baitu.
Journal of Nutrition aldizkari zientifikoan argitaratutako beste ikerketa italiar batek dio txokolate mingotsak presio arterialarekin lotutako arazoak 15 egunetan murriztea sustatzen duela, txokolatean dauden flavonoideek emandako oxido nitrosoaren ekoizpenaren estimuluari esker[9].
Eduki nutrizionala / konposizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Sailak (USDA) adierazi duenez, "Txokolate beltzaren (kakao-solidoa %70-85)" mantenugaiak uraren %1a, karbohidratoen %46a, koipeen %43a eta proteinen %8a dira (taula). 100 gramoko erreferentzia-kantitatean (3,5 ontza), "Txokolate beltzak (kakao-solidoa %70-85)" hainbat mineral dietetiko ematen ditu eduki esanguratsu batean, hala nola burdina eguneko balioaren %92an eta B6 bitamina eguneko balioaren %29an (taula). Txokolate beltzak kakao-solidoen %70 eta %100 artean ditu (nutrizio-taula)[10].
Balore nutrizionala 100 g (3.5 oz) | |
---|---|
Energia | 2,708.42 kJ (647.33 kcal) |
Karbohidratoak | 45.90 g |
Azukrea | 23.99 g |
Fibra dietetikoa | 10.9 g |
Koipeak | 42.63 g |
Saturatuak | 24.489 g |
Trans | 0.030 g |
Monosaturatuak | 12.781 g |
Poliinsaturatuak | 1.257 g |
Proteinak | 7.79 g |
Bitaminak | Kantitatea (eguneko %) |
Bitamina A bal. | 0%
2 μg |
Bitamina A | 39 IU |
Thiamine (B1) | 3%
0.034 mg |
Riboflavin (B2) | 7%
0.078 mg |
Niacin (B3) | 7%
1.076 mg |
Bitamina B6 | 29%
0.38 mg |
Bitamina E | 4%
0.59 mg |
Bitamina K | 7%
7.3 μg |
Mineralak | Kantitatea (eguneko %) |
Kaltzioa | 7%
73 mg |
Burdina | 92%
11.90 mg |
Magnesioa | 64%
228 mg |
Fosforoa | 44%
308 mg |
Potasioa | 15%
715 mg |
Sodioa | 1%
20 mg |
Zinka | 35%
3.31 mg |
Beste osagaiak | Kantitatea |
Ura | 1.37 g |
Kafeina | 80 mg |
Kolesterola | 3 mg |
Link to USDA Database entry |
Txokolate beltzak kolesterol eta sodio gutxi du. Magnesio-iturri ona da, eta, kakao-edukia nahikoa baldin bada, burdinazkoa eta kobrezkoa ere[11]. Gantz-azido ase asko eta trans gantz-azido asko ematen ditu[12]. Nutrizio-balioak txokolatearen kakao-edukiaren arabera aldatzen dira:
Txokolate beltz gozoa (45- 59%)[12] | Txokolate mitz iluna (70-85%)[11] | |
Kaloriak | 543 kcal | 599 kcal |
Karbohidatoak | 62 g (dont 7 g de fibres) | 46 g (dont 11 g de fibres) |
Proteinak | 4,9 g | 8,8 g |
Koipeak / Lipidoak | 31 g (dont 19 g saturé) | 43 g (dont 24 g saturé) |
Kolesterola | 8 mg | 2 mg |
Gatz mineralak | ||
Burdina | 8 mg | 12 mg |
Potasioa | 559 mg | 715 mg |
Magnesioa | 146 mg | 228 mg |
Kaltzioa | 56 mg | 73 mg |
Sodioa | 24 mg | 20 mg |
Manganesoa | 1,4 mg | 1,9 mg |
Kuprea | 1,0 mg | 1,8 mg |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «What is dark chocolate? - Baking Bites» bakingbites.com (kontsulta data: 2018-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Dark Chocolate Is Healthy Chocolate» WebMD (kontsulta data: 2018-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Chocolates & Heart Health | Cleveland Clinic» Cleveland Clinic (kontsulta data: 2018-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Is Chocolate the Next Super Food?» WebMD (kontsulta data: 2018-04-05).
- ↑ (Ingelesez) News, Organic & Wellness. «Organic & Wellness News» www.organicwellnessnews.com (kontsulta data: 2018-04-05).
- ↑ Grivetti, Louis Evan. «Dark Chocolate» Chocolate (John Wiley & Sons, Inc.): 255–262. ISBN 978-0-470-41131-5. (kontsulta data: 2020-05-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Galleano, Monica; Oteiza, Patricia I; Fraga, Cesar G. (2009-12-01). «Cocoa, Chocolate, and Cardiovascular Disease» Journal of Cardiovascular Pharmacology 54 (6): 483–490. doi: . ISSN 0160-2446. (kontsulta data: 2018-04-05).
- ↑ CNN, Lisa Drayer,. «Is dark chocolate healthy?» CNN (kontsulta data: 2018-04-05).
- ↑ Agibert, Sílvia Ainara Cardoso. Adição de óleo de amendoim alto oleico encapsulado em chocolate amargo. Universidade de Sao Paulo, Agencia USP de Gestao da Informacao Academica (AGUIA) (kontsulta data: 2020-05-07).
- ↑ Vos, Henk J. (1988-01-01). «Chocolate and Cacao Products» Journal of AOAC INTERNATIONAL 71 (1): 85–85. doi: . ISSN 0004-5756. (kontsulta data: 2020-05-07).
- ↑ a b «Candies, chocolate, dark, 70-85% cacao solids Nutrition Facts & Calories» nutritiondata.self.com (kontsulta data: 2020-05-07).
- ↑ a b «Candies, chocolate, dark, 45-59% cacao solids Nutrition Facts & Calories» nutritiondata.self.com (kontsulta data: 2020-05-07).