Edukira joan

Txokolate bero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txokolate bero
hot beverage (en) Itzuli, stimulant foodstuff (en) Itzuli, chocolate dish (en) Itzuli eta chocolate beverage (en) Itzuli
Materialakkakao hautsa
ur likidoa
azukrea
esnea
txokolatea
Historia
Jatorrizko herrialdeaMesoamerika

Txokolate beroa edo txokolatada esne oso bero edo irakinean desegindako kakao- edo txokolate-hautsez eginiko edaria da, batzuetan esnea urez ere ordezten da. Ohikoena negu gorrian edo udazkenean edatea da, klima hotza den urtaroan. Maiz beste jakiekin hartu ohi da, bai txurro, ilgoropil nahiz kauserekin.

Edalontzian hartu daitekeen arren, usadioz etxean edo tabernan katilu baten edan ohi da, jendarteko ospakizun, erromeria edota jaietan aldiz, plastikozko edalontzietan.

Txokolate beroa prestatzeko modu desberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Espainiar eran: Urarekin prestatzen da, katiluko 2-3 koilarakada kakao erabiltzen da. Txokolate lodi garratza eta iluna da.
  • Frantziar eran: Esnea eta kakao-hautsarekin egiten da. Katilu bakoitzeko kakao koilarakada 1 erabiltzen da. Lodia bada ere, espainiar era baina zapore leunagoa du.
  • Vienar edo suitzar eran: Katiluko koilarakada 1 kakaorekin prestatzen da, baina amaieran esne-gaina erdi harrotua edo likidoa gehitzen zaio. Txokolate leuna eta krematsuagoa da.
Txokolatada: txokolate beroa protagonista duen jaialdia.
Umeak eta gurasoak txokolatada batean.

Euskal Herriko toki askotan txokolate beroa ospakizun edo jai batzuen protagonista izaten da; txokolatada esaten zaie jai horiei.[1][2][3][4][5][6][7]

  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Txokolatada» www.deba.eus (kontsulta data: 2026-04-11).
  2. «TXOKOLATADA SOLIDARIOA» Gipuzkoa Kutxa Solidarioa (kontsulta data: 2026-04-11).
  3. Txokolatada – Sopela Portada. 2026-03-20 (kontsulta data: 2026-04-11).
  4. Unibertsitatea, Mondragon. «Txokolatada solidarioa - Mondragon Goi Eskola Politeknikoko albisteak» Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2026-04-11).
  5. Txokolatada – Iparralde Guraso Elkartea. (kontsulta data: 2026-04-11).
  6. «Haurren minbiziaren aldeko txokolatada solidarioa» Lasarte-oria (kontsulta data: 2026-04-11).
  7. «Haur jokoak eta txokolatada Arantzako eskolan duela hogei urte - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2026-04-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]