Domiku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txomin» orritik birbideratua)

Domiku euskal gizon-izen bat da, Erdi Aroan anitz erabilia. Latineko Dominicus («Jainkoarena») kristau izenetik dator. Honela deitu diren hiru santu nagusi daude: Siloskoa, Guzman eta Calzadakoa. Azken horren jaieguna maiatzaren 12a da. 1162an Domicu Ezquerra agertzen da Zizur zendean (Nafarroa Garaia). Aldaerak: Txomin eta Iparraldean erabiltzen den Dominix.[1]

Emakumeentzako euskal izen baliokidea Domeka da. Inguruko erdaretako gizon izen baliokideak, berriz, Domingo (gaztelaniaz) eta Dominique (frantsesez).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]