Txomin Ezponda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txomin Ezponda
Bizitza
JaiotzaJatsu1937ko irailaren 9a (83 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Txomin Ezponda Lagan (Jatsu, Nafarroa Beherea, 1937 irailaren 9a)[1] behe-nafar bertsolaria da eta 1983an Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna gertatu zen Donibane Garazin jokatu zen finalean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatsun sortu zen 1937ko irailaren 9an, Garaziko eskualdean, laborari famili batean. Algeriako gerla garaian soldaduska egin ondoren, Bokalen hasi zen lanean garraiolari gisa. Hitzarekin zuen dohaina ikusita, saltzaile gisa aritzeko eskaini zioten eta lanbide horri eutsi dio erretreta hartu bitarte.

Xalbadorrekin debutatu zuen 1955 urtean, Donibane Garazin, 18 urte zituela.[2] Xalbador, Mattin eta Xanpun bertsolariekin batera, 80. eta 90. hamarkadetako Iparraldeko bertsolari entzutetsuenen artean egon da.[1]

Mattin, Xanpun, Alkhat eta Mendiburu gisako bertsolariekin maiz aritzen zen eta 1983an Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bertsolari umoretsua izanik, bazuen istorioak kontatzeko gaitasuna, eta horretan aritu zen ere.[2]

Iparraldeko bertsolari sorta bateko azken katebegia ordezkatzen zuen, izatez, bertsolaritza harekin hilko zela uste baitzen. Alta, bertso eskolen eraginez, bertsolaritzaren transmisioa bermatua da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Txomin Ezponda Lagan» Euskomedia-Auñamendi (Noiz kontsultatua: 2017-03-04).
  2. a b c Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Txomin Ezponda - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]