Txomin Perurena
Txomin Perurena | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1943ko abenduaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2023ko ekainaren 8a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Fagor | 1966-1969 |
Kas | 1970-1978 |
Teka | 1979-1979 |
Parte-hartzailea
|
Domingo "Txomin" Perurena Telletxea (Oiartzun, Gipuzkoa, 1943ko abenduaren 15a - 2023ko ekainaren 8a) euskal txirrindularia izan zen, 1963 eta 1979 artean profesionala eta 158 garaipen lortu zituena, pistako eta ziklo-krosseko garaipenak kontutan hartu gabe.[1]
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etapa guztietan ondo moldatzen zen txirrindularia izan zen, sprintetan ondo eta mendian ere primeran zebilena.
Espainiako Vuelta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako Vueltan 12 etapa garaipen lortu zituen, Puntukako Sailkapena bitan eskuratu zuen (1972an eta 1974an) eta lidergoa 31 egunez izan zuen, lasterketa irabazi ez dutenen artean emaitzarik onena.
Sailkapen orokorrean 1975ean lortu zuen emaitzarik onena: bigarrena izan zen, lidergoa azken etapan galdu zuelarik, Donostiako kaleetan jokaturiko erlojupekoan, hain zuzen. Urte honetako ekitaldian, Agustin Tamames gailendu zen, sailkapen orokorrean Txomini 14 segundo eskaseko aldea atera ziolarik.
Horretaz gain, 1972an seigarren, 1974an bosgarren eta 1977an laugarren sailkatu zen.[2]
Giroa eta Tourra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Italiako Giroan etapa bi lortu zituen.
Frantziako Tourrean 18.a izan zen 1966an eta 1974an Mendiko Sailkapena lortu zuen.
Munduko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1974an zortzigarren eta 1977an bostgarren sailkatu zen Munduko Txapelketan.
Kirol zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, Teka, Orbea eta Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria izan zen. Bitan irabazi zuen Espainiako Vuelta: Marino Lejarretarekin Tekan eta Pedro Delgadorekin Orbean.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Etorkizuneko Tourreko etapa 1
- Santikutz Klasika
- Kantabriako Itzulia
- Etxaniz Memorialan
- 2. Nafarroako Itzulian
- Bordele-Saintes
- Espainiako Vueltako etapa bat
- Euskal Bizikletako etapa bat
- Narancoko Igoera
- 2. Pascuas Sari Nagusian
- 3. Ávilako Itzulian
- Espainiako Vueltako etapa bat
- Setmana Catalana
- Levanteko Itzuliko bi etapa
- 3. Masferrer garaikurrean
- Espainiako Vueltako etapa bat
- Pascuas Sari Nagusia
- 5. Kataluniako Voltan eta etapa bat
- 2. Udaberriko Klasikan
- Espainiako Vueltako etapa bat
- Kataluniako Voltako etapa bat
- Sabiñanigoko Klasikoa
- 9. Euskal Herriko Itzulian, Puntukako sailkapena eta etapa 1
- 2. Bizkaiko Sari Nagusian
- 5. Euskal Herriko Itzulian, Puntukako sailkapena, Mendiko sailkapena eta etapa 1
- Laudioko Sari Nagusia
- Levanteko Itzuliko etapa bat
- Errioxako Itzuliko etapa bat
- Pikardiako Tourreko etapa bat
- 2. Sabiñanigoko Klasikoan
- 3. Pascuas Sari Nagusian
- Italiako Giroko etapa bat
- 3. Kataluniako Voltan eta bi etapa
- Kantabriako Itzuliko lau etapa
- Levanteko Itzuliko etapa bat
- 2. Andaluziako Itzulian
- Udaberriko Klasikoa
- Ordiziako Klasika
- Bizkaiko Sari Nagusia
- Pascuas Sari Nagusia
- Masferrer garaikurra
- 2. Sabiñanigoko Klasikoan
- 3.
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Druivenkoers Overijsen
- Asturiasko Itzuliko hiru etapa
- 5. Kataluniako Voltan eta hiru etapa
- Euskal Herriko Itzuliko bi etapa
- 6. Espainiako Vueltan, eta puntukako sailkapena
eta bi etapa
- 3. Kantabriako Itzulian eta hiru etapa
- Levanteko Itzulia eta etapa bat
- Ordiziako Klasika
- Bizkaiko Sari Nagusia
- Laudioko Sari Nagusia
- 2.
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 2. Valentzia Sari Nagusian
- 7. Milan-San Remon
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
Kataluniako Volta eta bi etapa garaipen
- 3. Euskal Herriko Itzulian eta bi etapa
- Espainiako Vueltako etapa bat
- Suitzako Itzuliko etapa bat
- Levanteko Itzuliko etapa bat
- Kantabriako Itzuliko etapa bat
- Nafarroako Sari Nagusia
- Oroko Andre Maria Saria
- 2. Valentzia Sari Nagusian
- 9. Setmana Catalanan
- Frantziako Tourreko mendiko sailkapena
- 5. Espainiako Vueltan, bi etapa eta puntukako sailkapena
- 4. Euskal Herriko Itzulian eta lau etapa
- 3. Kataluniako Voltan eta bi etapa
- Dauphiné Libéréko bi etapa
- Asturiasko Itzuliko etapa bat
- Pascuas Sari Nagusia
- Masferrer garaikurra
- 5. Milan-San Remon
- 8. Dauphiné Libérén
- 8. Munduko errepideko txapelketan
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Espainiako Mendiko Txapelketa
- Italiako Giroko etapa bat
- 2. Espainiako Vueltan eta etapa bat
- 5. Andaluziako Itzulian eta bi etapa
- Kataluniako Voltako bi etapa
- Kantabriako Itzuliko bi etapa
- Sabiñanigoko Klasikoa
- Bizkaiko Sari Nagusia
- Masferrer garaikurra
- Herbehereetako Itzuliko etapa 1
- 2. Pascuas Sari Nagusian
- 3. Asturiasko Itzulian eta bi etapa
- Euskal Herriko Itzuliko etapa bat
- Levanteko Itzuliko etapa bat
- Kantabriako Itzuliko etapa bat
- Ordiziako Klasika
- Pascuas Sari Nagusia
- 3. Asturiasko Itzulian
- Valentzia Sari Nagusia
- Levanteko Itzuliko etapa bat
- 2. Errioxako Itzulian eta etapa bat
- 3. Andaluziako Itzulian
- 3. Bizkaiko Sari Nagusian
- 4. Espainiako Vueltan
- 5. Munduko errepideko txapelketan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handiak eta Munduko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | — | — | — | 34. | UT | 37. | — | 41. | — | 52. | — | — |
![]() |
18. | — | — | 38. | 90. | — | — | — | 44. | — | 71. | — | — | — |
![]() |
12. | UT | 24. | 23. | UT | 16. | 6. | 44. | 5. | 2 | 17. | 4. | 22. | UT |
— | — | — | — | — | 25. | 14. | — | 8. | 24. | 13. | 5. | — | — |
Beste Itzuliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste Itzuliak | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | — | — | — | 48. | 17. | — | 44. | 48. | 60. | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | — | — | — | — | — | 14. | — | — | — | — | — | |
Kataluniako Volta | — | — | 5. | UT | 15. | 3. | 5. | 1. | 3. | 5. | 8. | 19. | — | — | |
Euskal Herriko Itzulia | X | X | X | 9. | 5. | — | 18. | 3. | 4. | — | 15. | 15. | 17. | 41. | |
Dauphine Libere | — | — | — | — | 43. | — | — | — | 8. | — | 44. | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
X | Ez zen jokatu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txomin Perurena (euskaraz.net)
- Txomin Perurena - ProCyclingStats