Txoriak.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txoriak.eus
Jatorria
Sortzailea(k)Asier Sarasua Aranberri, Badihardugu Euskara Elkartea eta Codesyntax
Sorrera-urtea2017
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Kokapena
LekuaEibar
Euskaraz
EuskarazBai
txoriak.eus

Txoriak.eus Euskal Herriko txori eta hegaztien webgunea da, Asier Sarasuak 2017an sortu zuena. Horien inguruko informazioa ematen du, alderdi bi jorratuz: ornitologiarena (txorien ezaugarri biologikoak deskribatzea) eta bestetik, eta batez ere, ornitonimiarena (txori izenena, alegia). [1][2]

Ornitologia, ezaugarri biologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txori espezie bakoitzerako hainbat ezaugarri ematen dira: argazkiak, non eta noiz aurkitu daitekeen, ikusentzunezkoak...

2016an argitaratu zen lehengo bertsioan Euskal Herriko 100 espezie nagusienen datuak aurkeztu ziren, baina urtebete baino lehen 200 espezietara iritsi ziren; txori-izenei dagokienez, 2016an 2.000 txori-izen ezberdin inguru zeuden jasota eta ikusgai datu-base honetan. Horrekin batera, Txoritokiak izeneko atal bat ere sortu zuten, Euskal Herrian (eta inguru hurbil samarrean) hegaztiak ikusteko tokirik aproposenak zerrendatu eta bakoitzaren inguruko informazio praktikoa eskainiz.

Ornitonimia, txori izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko hegazti-espezieen inguruko informazio ornitologokoa euskaraz ematen du webguneak, lehenago ez baitzen erraza sarean eta euskaraz ornitologiaren inguruko informazio larregirik aurkitzea. Alor semantiko zinez aberatsa da hegaztiena euskaraz, izen-aldaera ugari azaltzen dira bailara edo herri askotan, baina gazteen artean erabat galzorian zegoen aberastasun hori, transmisioa etenda eta estandarreko formak erabat nagusituta. Datu-base honek hegaztien izendegia jaso, berreskuratu, eta erraz kontsultatzeko moduan argitaratu zuen.

Txori bakoitzak zer izen hartzen dituen eskualde, euskalki eta hizkera bakoitzean; nori jaso zaion izen hori, eta bibliografian nola/noiz/nork erabili izan duen. Kasu batzuetan, lekukoen hitzak ikusi eta entzuteko aukera ere badago, Ahotsak proiektuan jasotako grabazioei esker.

Sortzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asier Sarasuari Badihardugu Euskara Elkarteak lagundu zion Asier Sarasuari datu-basearen garapenean eta Codesyntax enpresak azpiegitura informatiko osoaren garapenean.

Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune honetarako sortu eta bildutako eduki guztia (txorien izendegia, testuak, eta abar) cc-by-sa lizentzia librearekin banatzen dira (aitortu-partekatu). Webgune honetan azaltzen den beste eduki guztia ere cc-by-sa lizentziarekin jaso eta berrerabili da, hala nola argazkiak (Wikimedia commons), audioak (Xeno-canto,org), ahozko lekukotasunak (Ahotsak.eus), zein gainontzeko material grafiko guztia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Txoriak.eus aurkeztu dugu, Euskal Herriko txorien fitxen eta euskarazko izenen datu-basea» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  2. Salabardoa. (2017-02-17). «Txoriak.eus: 20 urtez jasotako txori-izenak sarean • ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]