Txukotka penintsula

Koordenatuak: 66°N 174°W / 66°N 174°W / 66; -174
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txuktxien penintsula» orritik birbideratua)
Txukotka penintsula
Mendirik altuenaIskhodnaya (en) Itzuli
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak66°N 174°W / 66°N 174°W / 66; -174
Estatu burujabe Errusia
Autonomous okrug of Russia Txukotk
Ur-gorputzaTxuktxien itsasoa
Beringeko itsasartea
Gulf of Anadyr (en) Itzuli
Txuktxien penintsularen kokapena Siberian

Txukotka penintsula edo Txuktxien penintsula[1] (errusieraz: Чукотский полуостров), Siberia, Errusia eta Asiako ipar-ekialderengo lurraldea da. Geografikoki, Ipar Amerikako Seward penintsularen aurrean dago, eta bien artean Bering itsasartea dago. Administrazioari dagokionez, Txukotka barrutikoa da Txuktxien penintsula.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txuktxien penintsularen kokapena

Txuktxi penintsularen iparraldera Txuktxien itsasoa dago; hegoaldera, Bering itsasoa eta ekialdera, Beringeko itsasartea. Gehieneko luzera, hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, 960 km-koa da; istmoa 500 km zabal da.

Penintsulako ekialdeko muturrean Dezhniov lurmuturra dago, Uelen ondoan: Asiako ekialdeko muturra da.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako txuktxi herria bizi da penintsulan, beste etnia batzuekin batera: Siberiako yupik-ak, sireniki eskimalak, koryak-ak, txuvanoak, even-ak (lamutak), yukaghir-ak eta kolono errusiarrak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera ekonomiko nagusia meatzaritza da: zinka, urrea eta ikatza ustiatzen dute. Ehiza (elur-oreinak bereziki), arrantza eta turismoa ere garrantzitsuak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1648. urtean Semion Dezhniov eta Fedot Alekseiev Popov buru ziren espedizio bat joan zen lurralde hartara: hamar aste behar izan zituzten penintsula osoa ontziz inguratzeko. Orduan aurkitu zuten Asia eta Alaska ez daudela lurrez lotuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-7-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]