Txumari Alfaro Martón
| Txumari Alfaro Martón | |
|---|---|
(2009) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Arguedas, 1952ko abenduaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iruñea, 2026ko apirilaren 18a (73 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | telebista aurkezlea, naturopata eta aurkezlea |
| Enplegatzailea(k) | Televisión Española Telecinco Antena 3 Intereconomía Televisión (en) |
Txumari Alfaro Martón (Arguedas, Nafarroa, 1952ko abenduaren 25a – Iruñea, 2026ko apirilaren 18a) natur medizina eta sendabelarretan aditua, eta telebistako aurkezle nafar bat izan zen. Euskal Herria nahiz Espainiako hainbat telebista kateetan lan egin zuen (ETB2, TVE1, La Sexta...).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Naturopatiaren esparruan aritzen zelarik, terapia alternatiboetan sakondu zuen, eta iridiologia edo akupuntura ikasi zuen. Elikagai Zientzietan ere doktoratu zen Kaliforniako Unibertsitatean.
1988az geroztik, Zentru Mediko Naturista bat zuzentzen zuen eta, 1996an ospetsu egin zen TVEn, La Botica de la Abuela programa aurkezten hasi zenean[1]. Programa horretan, Txumarik, farmaziako botiken ordez, erremedio tradizionalak aholkatzen zuen gaixotasun ororako[2].
Bi urte geroago, Ana Rosa Quintanaren Sabor a ti programan hasi zen eta 2000, berriz, Antena 3n, La botica de la abuela-ren antzeko programa bat egiteko aukera izan zuen: La botica de Txumari. Urte horretako urtarriletik apirilera iraungo zuen azken honek.
2005eko iraila eta abendua artean, Telecincoko A tu ladon hasi zen, Emma Garcíarekin, Los consejos de Txumari sekzioa aurkezten zuelarik, baina erretiratu beharrean izan ziren, audientzia baxua izan zuela-eta.
2007an, Un cuerpo para toda una vida liburua argitaratu zuen.
2008ko irailaz geroztik, La Sextan egiten du lan, Salud a la carta programan parte hartzen duelarik.
2011ko maiatzaz geroztik, Intereconomía TVko Los consejos de Txumari programa zuzendu eta aurkezten du.
Liburuak irakurri eta programa jarraitzaile asko du[3][4], baina denek ez ditu alde, pseudozientzia egiten duela-eta[5].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La medicina en la cocina, Txumari Alfaro» La Caja de Pandora - Medio de información Integrativo para la evolución humana - Barcelona (kontsulta data: 2026-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.txumarialfaro.es/[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Saber y Vivir: Salud de andar por casa» www.elmundo.es (kontsulta data: 2026-04-19).
- ↑ «elmundo.es. Encuentro digital con Txumari Alfaro» www.elmundo.es (kontsulta data: 2026-04-19).
- ↑ Mjs. (octubre 13, 2008). «El retorno de los charlatanes: Txumari Alfaro: friki, no médico» El retorno de los charlatanes (kontsulta data: 2026-04-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txumari Alfarori eginiriko elkarrizketa ikusgai (Gaztelaniaz)