Hasiera batean geltokirako sarbideak L. Manning lorategietan eta Gabriel Aresti etorbidean proiektatuta zeuden arren, 2011komartxoanEuskal Trenbide Sareak jakinarazi zuen lurzoruarekin arazoak topatu zituztela. 2013kourtarrilean, arazoak zirela eta, sarbideak kokalekuz mugitu behar izan ziren. Azkenik sarbideak Garai lorategietatik hurbil, eta Gabriel Aresti etorbideko 30. zenbakian eraiki dira. Igogailua ere Gabriel Aresti etorbidean dago.[3]
2017koekainaren 19anEuskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.
2017koabenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]
Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten sei autobus geraleku daude. Gainera, geltokiaren ondoan bertakoentzako aparkalekua dago. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Txomin Garat 9 / Anbulatorioa Irteera: Gabriel Aresti
Bilbobus 13 Txurdinaga → San Ignazio
Julián Gaiarre 82 • Artalandio 3 / Dr. Ornilla • Txomin Garat 9 / Anbulatorioa • Zabalbide (61) • San Isidro • Zumalakarregi 105 • Artzain Onaren 4 • Maurice Ravel 20 / Telefónica • Maurice Ravel / Mirador • Maurice Ravel / Ciudad Jardín • Alda. Rekalde 12 • Elcano 3 • Museo 1 / Henao • Deustuko Zubia • San Pío X / H. Aguirre • San Pedro / Eliza • L. Aguirre 42 / Bidarte • Don Bosco / Ugarteko • L. Aguirre (89) / Sarriko • L. Aguirre 140 / Residencia • L. Aguirre 154 • L. Aguirre 172 / Levante plaza • L. Aguirre 179
Bilbobus 30 Txurdinaga → Miribilla
Bilbao-Galdakao 12 • Fernando Jiménez 12 • Julián Gaiarre 36 • Julián Gaiarre 82 • Artalandio 3 / Dr. Ornilla • Txomin Garat 9 / Anbulatorioa • Zabalbide (61) • San Isidro • Zumalakarregi 105 • Zumalakarregi / T. Zubiria • Kristo 1 • Sendeja (5) • Areatzako Zubia • Hurtado Amézaga 2 / Geltokia • Hurtado Amézaga 50 • Dr. Fleming 1 • Zabala 22 • Xenpelar / Trav. Zabala • Gernika 10 • Gernika 24 • Gernika 23