Txuri Berri Izotz Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txuri Berri Izotz Taldea
Datuak
Motakirol kluba
HerrialdeaEspainia
EstadioaTxuri Urdin izotz jauregiaDonostia
43°18′07″N 1°58′17″W / 43.30181°N 1.97139°W / 43.30181; -1.97139
Pictograms-nps-services-theater4.svg 650
Agintea
Egoitza nagusi

Txuri-Berri Izotz Taldea (gaztelaniaz: Club de Hielo Txuri-Berri) Donostiako izotz irristaketa taldea da, curling taldeagatik ezaguna. Txuri Urdin izotz jauregian jokatzen ditu partidak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txuri Urdin IHT 1972 urtean sortu zen eta bere barnean izotz pista erabiltzeko hainbat kirol sail sortu ziren. 1990 urtean Izotz gaineko irristaketak gorakada handia izan zuen eta talde propioa eratzea erabaki zuen, Txuri-Berri Izotz Taldea hain zuzen ere. 2004 urtean Txuri Berriko curling taldea osatu zen eta 2013 urtetik aurrera nagusi izan da Espainiako Txapelketan.

2018 urtean Kanadan jokaturiko Munduko Curling Txapelketan Txuri-Berriko lau kirolarik osatutako taldeak zilarrezko domina eskuratu zuen talde mixtoen kategorian. Espainiako selekzioarekin jokatu zuten Kanadaren aurkako finala. Jokalariak Sergio Vez, Oihane Otaegi, Mikel Unanue eta Leire Otaegi izan ziren[1].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako Txapelketa
    • Gizonezkoak (5): 2013, 2015, 2017, 2018, 2019
    • Emakumezkoak (6): 2011, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019
    • Bikote mixtoak (1): 2019
    • Mixtoak (5): 2012, 2015, 2017, 2018, 2019

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]