Txuzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Txuzoa arma erasotzaile aktiboa da, oso sinplea. Zurezko makila bat du, biribil formako burdin zati batekin armatuta, pixkana-pixkana, estutzen doana. Metal zati honi, moharra deitzen zaio.

Hedaduraz, hitz hau, antzerako ezaugarriak dituen edozein arma burdinari ematen zaio.

Erdi Aroan, txuzoa oso erabilia izan zen Alemania eta Herbehereetan. Alemanian, Goedendag izena ematen zitzaion (egunon) erregea agurtzeko jasotzen baitzen. Baina Suitzan izan zuen onarpen gehien, eta, horregatik, Espainian txuzo deitzen zaio, suizo jentilizioa deformaturik.

XIX. eta XX. mendean, ia hiri handietako gauzainek baino ez zuten erabiltzen, nortzuk, kalean ibiltzen ziren segurtasuna bermatzeko. Gauzain lanbidea, Espainian, XX. mende erdialdean desagertu zen. Gauzainaren lana, eguraldia eta ordua esatea eta gauez kalean ibiltzea, lapurretak eragoztea eta suteez abisatzea zen. Plater formako txapela zeraman, eta, esku batean, atarietako giltzak eta, bestean, txuzoa zeraman. Txuzotik zintzilik, faroltxo bat zeraman.